[itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan
Patricia Jorge Kuartango
kuartango a bildua gmail.com
Lar, Ots 15, 11:31:21, CET 2014
Ni bat nator Asier Larrinagarekin, min ematen dit "54. Euskal Herriko
Itzulia" formulak. "Euskal Herriko 54. itzulia" askoz egokiago ikusten dut.
Asteburu on!
Sergio Azkarate<xuxen a bildua goiena.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
otsailak 15 11:05):
> Egun on.
>
> Ordinalen kontuari eutsita, eta atzo bertan Euskal Herriko Itzuliak
> webgunea estreinatu zuela aprobetxatuta, -euskaraz, azkenean ere-, ondo
> legoke zehaztea edo, behintzat, adostea, zein den izendapen egokiena, haiek
> ere kontuan har dezaten.
>
> '54. Euskal Herriko Itzulia' jarri dute goiburuan (
> http://www.itzulia.net/eu/2014/04/10/info).
>
> 'Tropela.net'-eko lagunak ibili dira webgunea egiten, eta bideratu dizkiet
> atzo hemen esandako hainbat kontu horren gainean.
>
> 'Euskal Herriko 54. Itzulia'-ren alde egingo dugu? Aldaketa "radikalegia"
> ez oten den kezka daukate.
>
>
> Sergio
>
>
> Sergio
>
>
> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.com> igorleak hau idatzi
> zuen (2014(e)ko otsailak 11 15:23):
>
>
>> Joxe Mari, Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren
>> antolatzaileek, antza, zuk agertutako logika horri jarraitzen diote, eta
>> urtero "tematzen" dira izen ofiziala honela jartzen:
>>
>> 53. Euskal Herriko Itzulia
>> 52. Euskal Herriko Itzulia
>> 51. Euskal Herriko Itzulia
>> ...
>>
>> Nik ezin dut irentsi.
>>
>> Gezurra diot, gainera. Ordinala puntu barik jartzen dute.
>>
>> 53 Euskal Herriko Itzulia
>> 52 Euskal Herriko Itzulia
>> 51 Euskal Herriko Itzulia
>> ...
>>
>> Zergatik? Diseinu grafikoan, euskarazko izena eta gaztelaniazkoa
>> batera agertzen direlako, zenbaki bakarrarekin (
>> http://vueltapaisvasco.diariovasco.com/index.php).
>>
>> Euskal Herriko Itzulia
>> 53
>> Vuelta al País Vasco
>>
>> Horrek are irenstezinago egiten dit izena, euskara gaztelaniaren
>> mendean jartzea baino ez dudalako sumatzen.
>>
>> Anekdota alde batera utzita, eta zenbaki ordinaletatik
>> kardinaletara pasatuta, uste dut oraindino ez daukagula guztiz ebatzita
>> "Manilako sei mantoi" vs. "sei Manilako mantoi" disjuntiba. Are zailago
>> iruditzen zait "zazpiko futboleko lehen txapelketa" vs. "lehen zazpiko
>> futboleko txapelketa" disjuntiba ebaztea.
>>
>> Hala ere, nik ordinala dagokion izenaren aurrean jartzera joko
>> nuke: "zazpiko futboleko lehen txapelketa", " Euskal Herriko 53. Itzulia"...
>>
>>
>> Asier Larrinaga
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140215/0816ab97/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago