[itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan

Sergio Azkarate Beitia xuxen a bildua goiena.com
Ast, Ots 20, 08:40:44, CET 2014


Egun on.


'Tropela.net'-ekoen partetik, "eskerrik asko aholkuengatik".


Ikusten duzuenez, aurrerantzean, 'Euskal Herriko 54. Itzulia' (baita 'Izua' ere):


http://www.itzulia.net/eu/2014/04/10/info


Sergio Azkarate Beitia
Goiena Komunikazio Taldea / Hizkuntza arduraduna
xuxen a bildua goiena.com / 943 25 05 05 (+121)
Albisteak: www.goiena.net / Enpresa: www.goiena.com



El 17/02/2014, a las 09:30, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER escribió:

>  
>             Nik biziki eskertuko nuke “Euskal Herriko 54. Itzulia” jarriko balute.
>  
> Asier Larrinaga
>  
>  
> From: Sergio Azkarate [mailto:xuxen a bildua goiena.com] 
> Sent: Saturday, February 15, 2014 11:05 AM
> To: ItzuL
> Subject: Re: [itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan
>  
> Egun on.
> 
> Ordinalen kontuari eutsita, eta atzo bertan Euskal Herriko Itzuliak webgunea estreinatu zuela aprobetxatuta, -euskaraz, azkenean ere-, ondo legoke zehaztea edo, behintzat, adostea, zein den izendapen egokiena, haiek ere kontuan har dezaten.
> 
> '54. Euskal Herriko Itzulia' jarri dute goiburuan (http://www.itzulia.net/eu/2014/04/10/info).
> 
> 'Tropela.net'-eko lagunak ibili dira webgunea egiten, eta bideratu dizkiet atzo hemen esandako hainbat kontu horren gainean.
> 
> 'Euskal Herriko 54. Itzulia'-ren alde egingo dugu? Aldaketa "radikalegia" ez oten den kezka daukate.
> 
> 
> Sergio
> 
> 
> Sergio
>  
> 
> LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko otsailak 11 15:23):
> 
>         Joxe Mari, Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren antolatzaileek, antza, zuk agertutako logika horri jarraitzen diote, eta urtero "tematzen" dira izen ofiziala honela jartzen:
> 
>                 53. Euskal Herriko Itzulia
>                 52. Euskal Herriko Itzulia
>                 51. Euskal Herriko Itzulia
>                 ...
> 
>         Nik ezin dut irentsi.
> 
>         Gezurra diot, gainera. Ordinala puntu barik jartzen dute.
> 
>                 53 Euskal Herriko Itzulia
>                 52 Euskal Herriko Itzulia
>                 51 Euskal Herriko Itzulia
>                 ...
> 
>         Zergatik? Diseinu grafikoan, euskarazko izena eta gaztelaniazkoa batera agertzen direlako, zenbaki bakarrarekin (http://vueltapaisvasco.diariovasco.com/index.php).
> 
>                       Euskal Herriko Itzulia
>                 53
>                       Vuelta al País Vasco
> 
>         Horrek are irenstezinago egiten dit izena, euskara gaztelaniaren mendean jartzea baino ez dudalako sumatzen.
> 
>         Anekdota alde batera utzita, eta zenbaki ordinaletatik kardinaletara pasatuta, uste dut oraindino ez daukagula guztiz ebatzita "Manilako sei mantoi" vs. "sei Manilako mantoi" disjuntiba. Are zailago iruditzen zait "zazpiko futboleko lehen txapelketa" vs. "lehen zazpiko futboleko txapelketa" disjuntiba ebaztea.
> 
>         Hala ere, nik ordinala dagokion izenaren aurrean jartzera joko nuke: "zazpiko futboleko lehen txapelketa", " Euskal Herriko 53. Itzulia"...
> 
> 
> Asier Larrinaga
> 
>  
> 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140220/29dde1b4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago