[itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Ots 21, 12:21:11, CET 2014
Iratxek esan bezala ("Toponimoari berari dagokionez, guk 'Isua' daukagu jasota mendateen zerrendan, eta forma hori Euskaltzaindiko Onomastika Zerbitzuak 2013an EITBri gomendatutakoa da") Euskaltzaindiak Isua gomendatu badu (badio EITBri), kontuan hartu beharko da. Bestalde, mendateen zerrenda Euskaltzaindiak gomendatu hori eskura izatea aberasgarria litzateke.
Jon
From: Sergio Azkarate Beitia [mailto:xuxen a bildua goiena.com]
Sent: osteguna, 2014.eko otsailak 20 08:41
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa,txapelketa eta antzekoetan
Egun on.
'Tropela.net'-ekoen partetik, "eskerrik asko aholkuengatik".
Ikusten duzuenez, aurrerantzean, 'Euskal Herriko 54. Itzulia' (baita 'Izua' ere):
http://www.itzulia.net/eu/2014/04/10/info
Sergio Azkarate Beitia
Goiena Komunikazio Taldea / Hizkuntza arduraduna
xuxen a bildua goiena.com / 943 25 05 05 (+121)
Albisteak: www.goiena.net / Enpresa: www.goiena.com
El 17/02/2014, a las 09:30, LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER escribió:
Nik biziki eskertuko nuke "Euskal Herriko 54. Itzulia" jarriko balute.
Asier Larrinaga
From: Sergio Azkarate [mailto:xuxen a bildua goiena.com]
Sent: Saturday, February 15, 2014 11:05 AM
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] ordinala non jarri sari, lehiaketa, txapelketa eta antzekoetan
Egun on.
Ordinalen kontuari eutsita, eta atzo bertan Euskal Herriko Itzuliak webgunea estreinatu zuela aprobetxatuta, -euskaraz, azkenean ere-, ondo legoke zehaztea edo, behintzat, adostea, zein den izendapen egokiena, haiek ere kontuan har dezaten.
'54. Euskal Herriko Itzulia' jarri dute goiburuan (http://www.itzulia.net/eu/2014/04/10/info).
'Tropela.net'-eko lagunak ibili dira webgunea egiten, eta bideratu dizkiet atzo hemen esandako hainbat kontu horren gainean.
'Euskal Herriko 54. Itzulia'-ren alde egingo dugu? Aldaketa "radikalegia" ez oten den kezka daukate.
Sergio
Sergio
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER<larrinaga_asier a bildua eitb.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko otsailak 11 15:23):
Joxe Mari, Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliaren antolatzaileek, antza, zuk agertutako logika horri jarraitzen diote, eta urtero "tematzen" dira izen ofiziala honela jartzen:
53. Euskal Herriko Itzulia
52. Euskal Herriko Itzulia
51. Euskal Herriko Itzulia
...
Nik ezin dut irentsi.
Gezurra diot, gainera. Ordinala puntu barik jartzen dute.
53 Euskal Herriko Itzulia
52 Euskal Herriko Itzulia
51 Euskal Herriko Itzulia
...
Zergatik? Diseinu grafikoan, euskarazko izena eta gaztelaniazkoa batera agertzen direlako, zenbaki bakarrarekin (http://vueltapaisvasco.diariovasco.com/index.php).
Euskal Herriko Itzulia
53
Vuelta al País Vasco
Horrek are irenstezinago egiten dit izena, euskara gaztelaniaren mendean jartzea baino ez dudalako sumatzen.
Anekdota alde batera utzita, eta zenbaki ordinaletatik kardinaletara pasatuta, uste dut oraindino ez daukagula guztiz ebatzita "Manilako sei mantoi" vs. "sei Manilako mantoi" disjuntiba. Are zailago iruditzen zait "zazpiko futboleko lehen txapelketa" vs. "lehen zazpiko futboleko txapelketa" disjuntiba ebaztea.
Hala ere, nik ordinala dagokion izenaren aurrean jartzera joko nuke: "zazpiko futboleko lehen txapelketa", " Euskal Herriko 53. Itzulia"...
Asier Larrinaga
<http://www.eitb.com/es/television/programas/el-conquistador/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140221/b8f40adf/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140221/b8f40adf/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago