[itzul] Recorrido, itinerario... "en raqueta"

Itzultzailea - Eibarko Udala itzultzaile a bildua eibar.net
As, Urt 21, 14:57:12, CET 2014


Eta 'itzul'etik joz gero?. 'Itzulian', 'itzulika'...?

Begoña Azpiri Eguren
itzultzaile.ei a bildua eibar.net<mailto:itzultzaile.ei a bildua eibar.net>  / egoibarra.ei a bildua eibar.net<mailto:egoibarra.ei a bildua eibar.net>
 tel.: + 34 943708421 / 23

Eibarko udala / Ayuntamiento de Eibar
Untzaga plaza, z/g
20600 Eibar
www.egoibarra.com<http://www.egoibarra.com/>


________________________________
De: Leire Barazea [mailto:leibaraz a bildua yahoo.es]
Enviado el: asteartea, 2014.eko urtarrilak 21 14:47
Para: ItzuL; a.altuna a bildua ueu.org
Asunto: Re: [itzul] Recorrido, itinerario... "en raqueta"



  Kaixo Alberto, Ander, egunon eta eskerrik asko bioi....

  Ez Ander, ibilbide guztiak oinez egitekoak dira (tira...... elurrik izatera ez dizu inork galaraziko erraketak erabiltzea... eta, hartara, "erraketa itxurako ibilbidea erraketekin egitea"!!!!)

   Antza ez dut hitzekin kontua zertan den azaltzen asmatu, baina Albertok emandako estekako mapan ikusten dena, horixe da ibilbide mota hori, "en raqueta", ibilbide zirkularrari kontrajarrita. Egia esan, mota gehiago erea badira: huts-hutsean joan-etorrikoa esaterako.

     Egia esan, ez nion ikusten erraketen uztaiarekiko harremana, erraketen uztaiak erregularrak direlako, eta ibilbideak ez. Baina "zirkularrekin" ere gauza bera gertatzen da. Aukeran, beste nonbaitetik heldu nahi nioke.... baina ez dut ikusten nondik.   Besterik ezean "erraketa itxura" baliatuko dut.

   Eskerrik asko bioi. Leire


El Martes 21 de enero de 2014 14:19, "Errea Irisarri, Alberto (Itzultzailea:NAO/BON)" <N223121 a bildua cfnavarra.es> escribió:
Nahi baduzue, begiratu hemengo irudia afera hobeto ulertzeko:

http://senderosyfotos.weebly.com/v-carrera-distrito-minero-linares-2013.html


Alberto Errea Irisarri
Itzultzaile-interpretea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Tfno: 848421236
________________________________
De: Ander Altuna-UEU [mailto:a.altuna a bildua ueu.org]
Enviado el: martes, 21 de enero de 2014 14:14
Para: Leire Barazea; ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Recorrido, itinerario... "en raqueta"

Ez dakit zertaz ari zaren, baina ez dira izango elurretako erraketekin egiteko ibilbideak?

ar., 2014.eko urtren 21a 11:31(e)an, Leire Barazea(e)k idatzi zuen:

  Kaixo lagunok...

  Ez dakit nola eman euskaraz esamolde hori.

   Testuingurua: Nafarroan zehar egiteko mendi ibilbide eta txango sorta bat da. Bi motatakoak dira txangoak: zirkularrak batzuk, "en raqueta" besteak. Egia esan, harritu egin nau esamoldeak, mendian dezente ibili arren ez baitut orain arte inoiz holakorik irakurri.

    Zer esan nahi du esamoldeak?
 - Ibilbide zirkularretan A-B-D-E.... puntuak pasako ditugu, baina amaiera arte ez gara inoiz puntu beretik bi aldiz pasako. Holakoa izan daiteke ibilbidea: A-B-D-E-F-G-H-I-J-K-A

 - "En raqueta" diren horietan, aldiz, bai: ibilbidea A puntuan hasiko da, eta puntu jakin bateraino joan-etorrikoa izango da (beraz, bi aldiz pasako gara horietatik), eta hortik aurrera zirkularra. Holakoa izan daiteke ibilbidea (demagun E puntuan hasten dela zati zirkularra): A-B-D-E-F-G-H-I-J-K-E-D-B-A.

     Ufffff, ez dakit erraz ulertzeko moduan adierazi dudan. Edozelan, ezagutzen al duzue horren ordainik euskaraz? Nola eman daiteke? Kalkoa saihestuta, nondik jo dezaket "zirkular" edo "borobil" esanahiari kontrajarritako ordain egokia bilatzeko?

   Eskerrik asko aldez aurretik. Leire



--
Ondo izan,
Ander Altuna Gabiola
Hizkuntza arduraduna
[UEU                   logoa]
Bilboko Egoitza Soziala
Erribera 14, 1.D
48005 BILBO
Tel.: 94 679 05 46
Faxa: 94 479 30 39
a.altuna a bildua ueu.org<mailto:a.altuna a bildua ueu.org>
www.ueu.org<http://www.ueu.org/>

Ni ere, UEU
Gurea, euskalduna<http://www.ueu.org/berriak/ikusi/gu_ere__ueu_>
Lege oharra
Mezu elektroniko honetan, eta, hala badagokio, bere fitxategi erantsietan, hartzaileari soilik zuzendutako isilpeko informazioa dago. Debekatuta dago informazio hori zabaldu, kopiatu eta beste pertsonen artean banatzea, Udako Euskal Unibertsitatearen baimen idatzirik gabe. Akatsen batengatik mezu hau jaso baduzu, jakinarazi mesedez, mezua igorlearen helbidera birbidaliz.
DBLOn ezarritakoaren arabera, Udako Euskal Unibertsitateak datu pertsonalen isilpeko tratamendua bermatzeko beharrezko neurriak hartzen ditu. Halaber, zure datuak fitxategi batean daudela jakinarazi nahi diguzu, zure harremana mantentzeko. Eskubidea daukazu datuok begiratu, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko, helbide honetan: Erribera Kalea 14, 48005 Bilbo, Bizkaia.




-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140121/473d3a2e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago