[itzul] Recorrido, itinerario... "en raqueta"

Amaia Bilbao bilbaogondra a bildua gmail.com
As, Urt 21, 15:05:16, CET 2014


Kaixo!

Uste dut gaztelaniaz “ en raqueta”  esaten dena “en retícula” ere esan
daitekeela, hau da, hirietako zabalguneetako kaleekin gertatzen den bezala,
elkarrekin gurutzatzen direnean, laukiak osotzen dutela.

 

Ondo izan.

 

Amaia Bilbao

 

From: Leire Barazea [mailto:leibaraz a bildua yahoo.es] 
Sent: martes, 21 de enero de 2014 14:47
To: ItzuL; a.altuna a bildua ueu.org
Subject: Re: [itzul] Recorrido, itinerario... "en raqueta"

 

 

 

  Kaixo Alberto, Ander, egunon eta eskerrik asko bioi....

 

  Ez Ander, ibilbide guztiak oinez egitekoak dira (tira...... elurrik
izatera ez dizu inork galaraziko erraketak erabiltzea... eta, hartara,
"erraketa itxurako ibilbidea erraketekin egitea"!!!!)

 

   Antza ez dut hitzekin kontua zertan den azaltzen asmatu, baina Albertok
emandako estekako mapan ikusten dena, horixe da ibilbide mota hori, "en
raqueta", ibilbide zirkularrari kontrajarrita. Egia esan, mota gehiago erea
badira: huts-hutsean joan-etorrikoa esaterako.

 

     Egia esan, ez nion ikusten erraketen uztaiarekiko harremana, erraketen
uztaiak erregularrak direlako, eta ibilbideak ez. Baina "zirkularrekin" ere
gauza bera gertatzen da. Aukeran, beste nonbaitetik heldu nahi nioke....
baina ez dut ikusten nondik.   Besterik ezean "erraketa itxura" baliatuko
dut.

 

   Eskerrik asko bioi. Leire

 

El Martes 21 de enero de 2014 14:19, "Errea Irisarri, Alberto
(Itzultzailea:NAO/BON)" <N223121 a bildua cfnavarra.es> escribió:

Nahi baduzue, begiratu hemengo irudia afera hobeto ulertzeko:

 

http://senderosyfotos.weebly.com/v-carrera-distrito-minero-linares-2013.html

 

 

Alberto Errea Irisarri

Itzultzaile-interpretea

Nafarroako Aldizkari Ofiziala

Tfno: 848421236

  _____  

De: Ander Altuna-UEU [mailto:a.altuna a bildua ueu.org] 
Enviado el: martes, 21 de enero de 2014 14:14
Para: Leire Barazea; ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Recorrido, itinerario... "en raqueta"

 

Ez dakit zertaz ari zaren, baina ez dira izango elurretako erraketekin
egiteko ibilbideak?

ar., 2014.eko urtren 21a 11:31(e)an, Leire Barazea(e)k idatzi zuen:

 

  Kaixo lagunok...

 

  Ez dakit nola eman euskaraz esamolde hori.

 

   Testuingurua: Nafarroan zehar egiteko mendi ibilbide eta txango sorta bat
da. Bi motatakoak dira txangoak: zirkularrak batzuk, "en raqueta" besteak.
Egia esan, harritu egin nau esamoldeak, mendian dezente ibili arren ez
baitut orain arte inoiz holakorik irakurri. 

 

    Zer esan nahi du esamoldeak? 

 - Ibilbide zirkularretan A-B-D-E.... puntuak pasako ditugu, baina amaiera
arte ez gara inoiz puntu beretik bi aldiz pasako. Holakoa izan daiteke
ibilbidea: A-B-D-E-F-G-H-I-J-K-A

 

 - "En raqueta" diren horietan, aldiz, bai: ibilbidea A puntuan hasiko da,
eta puntu jakin bateraino joan-etorrikoa izango da (beraz, bi aldiz pasako
gara horietatik), eta hortik aurrera zirkularra. Holakoa izan daiteke
ibilbidea (demagun E puntuan hasten dela zati zirkularra):
A-B-D-E-F-G-H-I-J-K-E-D-B-A.

 

     Ufffff, ez dakit erraz ulertzeko moduan adierazi dudan. Edozelan,
ezagutzen al duzue horren ordainik euskaraz? Nola eman daiteke? Kalkoa
saihestuta, nondik jo dezaket "zirkular" edo "borobil" esanahiari
kontrajarritako ordain egokia bilatzeko?

 

   Eskerrik asko aldez aurretik. Leire

 

  

 

-- 


Ondo izan,

Ander Altuna Gabiola
Hizkuntza arduraduna

Bilboko Egoitza Soziala
Erribera 14, 1.D
48005 BILBO
Tel.: 94 679 05 46
Faxa: 94 479 30 39
a.altuna a bildua ueu.org

 <http://www.ueu.org/> www.ueu.org

 <http://www.ueu.org/berriak/ikusi/gu_ere__ueu_> Ni ere, UEU
Gurea, euskalduna

Lege oharra

Mezu elektroniko honetan, eta, hala badagokio, bere fitxategi erantsietan,
hartzaileari soilik zuzendutako isilpeko informazioa dago. Debekatuta dago
informazio hori zabaldu, kopiatu eta beste pertsonen artean banatzea, Udako
Euskal Unibertsitatearen baimen idatzirik gabe. Akatsen batengatik mezu hau
jaso baduzu, jakinarazi mesedez, mezua igorlearen helbidera birbidaliz.

DBLOn ezarritakoaren arabera, Udako Euskal Unibertsitateak datu pertsonalen
isilpeko tratamendua bermatzeko beharrezko neurriak hartzen ditu. Halaber,
zure datuak fitxategi batean daudela jakinarazi nahi diguzu, zure harremana
mantentzeko. Eskubidea daukazu datuok begiratu, zuzendu, ezabatu eta aurka
egiteko, helbide honetan: Erribera Kalea 14, 48005 Bilbo, Bizkaia.

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140121/5d89e226/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago