[itzul] Recorrido, itinerario... "en raqueta"
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Urt 21, 23:10:43, CET 2014
Leire, saihestu beharrekoa kalko OKERRA da soilik, eta ez kalko zuzena.
Ibilbideak egiazki erraketa-forma baldin badauka, eta euskaraz lehenagotik
finkaturiko izendapenik ez badago, zer eragozpen ikusten duzu
"erraketa-ibilbidea" edo horren antzeko espresio bat erabiltzeko?
On 2014 urt 21 11:34, "Leire Barazea" <leibaraz a bildua yahoo.es> wrote:
>
> Kaixo lagunok...
>
> Ez dakit nola eman euskaraz esamolde hori.
>
> Testuingurua: Nafarroan zehar egiteko mendi ibilbide eta txango sorta
> bat da. Bi motatakoak dira txangoak: zirkularrak batzuk, "en raqueta"
> besteak. Egia esan, harritu egin nau esamoldeak, mendian dezente ibili
> arren ez baitut orain arte inoiz holakorik irakurri.
>
> Zer esan nahi du esamoldeak?
> - Ibilbide zirkularretan A-B-D-E.... puntuak pasako ditugu, baina amaiera
> arte ez gara inoiz puntu beretik bi aldiz pasako. Holakoa izan daiteke
> ibilbidea: A-B-D-E-F-G-H-I-J-K-A
>
> - "En raqueta" diren horietan, aldiz, bai: ibilbidea A puntuan hasiko da,
> eta puntu jakin bateraino joan-etorrikoa izango da (beraz, bi aldiz pasako
> gara horietatik), eta hortik aurrera zirkularra. Holakoa izan daiteke
> ibilbidea (demagun E puntuan hasten dela zati zirkularra): A-B-D-E
> -F-G-H-I-J-K-E-D-B-A.
>
> Ufffff, ez dakit erraz ulertzeko moduan adierazi dudan. Edozelan,
> ezagutzen al duzue horren ordainik euskaraz? Nola eman daiteke? Kalkoa
> saihestuta, nondik jo dezaket "zirkular" edo "borobil" esanahiari
> kontrajarritako ordain egokia bilatzeko?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik. Leire
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140121/a3cae22a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago