[itzul] Recorrido, itinerario... "en raqueta"

Leire Barazea leibaraz a bildua yahoo.es
Ost, Urt 22, 15:15:45, CET 2014



  Kaixo Xabier, egunon...

    Aitortu behar dut ez diodala nik ibilbideen itxuraren eta erraketaren arteko analogiari erreparatu, ez behintzat Albertok azaldu arte erraketaren uztaiarena azaldu arte. Aitortu behar baita erabat ezezaguna nuela halako esapidea gazteleraz ere mendi kontuetan, txangoen testuinguruan. Alabaina, zuen erantzunak kontuan hartuta, ontzat emango dut.

  Eskerrik asko denoi.  Leire




El Martes 21 de enero de 2014 23:10, Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> escribió:
 
Leire, saihestu beharrekoa kalko OKERRA da soilik, eta ez kalko zuzena. Ibilbideak egiazki erraketa-forma baldin badauka, eta euskaraz lehenagotik finkaturiko izendapenik ez badago, zer eragozpen ikusten duzu "erraketa-ibilbidea" edo horren antzeko espresio bat erabiltzeko?
On 2014 urt 21 11:34, "Leire Barazea" <leibaraz a bildua yahoo.es> wrote:


>
>  Kaixo lagunok...
>
>
>  Ez dakit nola eman euskaraz esamolde hori.
>
>
>
>   Testuingurua: Nafarroan zehar egiteko mendi ibilbide eta txango sorta bat da. Bi motatakoak dira txangoak: zirkularrak batzuk, "en raqueta" besteak. Egia esan, harritu egin nau esamoldeak, mendian dezente ibili arren ez baitut orain arte inoiz holakorik irakurri. 
>
>
>
>    Zer esan nahi du esamoldeak? 
>
> - Ibilbide zirkularretan A-B-D-E.... puntuak pasako ditugu, baina amaiera arte ez gara inoiz puntu beretik bi aldiz pasako. Holakoa izan daiteke ibilbidea: A-B-D-E-F-G-H-I-J-K-A
>
>
> - "En raqueta" diren horietan, aldiz, bai: ibilbidea A puntuan hasiko da, eta puntu jakin bateraino joan-etorrikoa izango da (beraz, bi aldiz pasako gara horietatik), eta hortik aurrera zirkularra. Holakoa izan daiteke ibilbidea (demagun E puntuan hasten dela zati zirkularra): A-B-D-E-F-G-H-I-J-K-E-D-B-A.
>
>
>     Ufffff, ez dakit erraz ulertzeko moduan adierazi dudan. Edozelan, ezagutzen al duzue horren ordainik euskaraz? Nola eman daiteke? Kalkoa saihestuta, nondik jo dezaket "zirkular" edo "borobil" esanahiari kontrajarritako ordain egokia bilatzeko?
>
>
>   Eskerrik asko aldez aurretik. Leire
>
>
>
>  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140122/6aaef8d5/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago