[itzul] Recorrido, itinerario... "en raqueta"
Berasategi Zurutuza, Joxe M.
jmbera a bildua alava.net
Ost, Urt 22, 15:10:03, CET 2014
Hortaz, bi ibilbide mota:
-ibilbide biribila
-ibilbide lineala+biribila+lineala = ibilbide lin+bir+lin-a --> ibilbide linbirlina???????? (esaten behintzat erraz askoa!)
---O erakoa,
non zati linealetik norantza batean igarotzen den, gero biribil bat egin, eta azkenik zati linealetik berriro kontrako norantzan itzultzen den.
Eta zer irudi ikusten dugu hor, erraketa apurtu sarerik gabe bat? giltza bat erabiliaren poderioz ez hortzik ez hozkarik geratua?
'Alfabetatuta' gaudenetik, letrak ere erabiltzen dira askotan irudi modura:
L forman, T itxuran, U tankeran...
Lastima, kasu honetarako Q letrak buztana motxegia duen, ala?
Ondo-ondo bizi
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
From: Leire Barazea [mailto:leibaraz a bildua yahoo.es]
Sent: asteartea, 2014.eko urtarrilak 21 11:32
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: [itzul] Recorrido, itinerario... "en raqueta"
Kaixo lagunok...
Ez dakit nola eman euskaraz esamolde hori.
Testuingurua: Nafarroan zehar egiteko mendi ibilbide eta txango sorta bat da. Bi motatakoak dira txangoak: zirkularrak batzuk, "en raqueta" besteak. Egia esan, harritu egin nau esamoldeak, mendian dezente ibili arren ez baitut orain arte inoiz holakorik irakurri.
Zer esan nahi du esamoldeak?
- Ibilbide zirkularretan A-B-D-E.... puntuak pasako ditugu, baina amaiera arte ez gara inoiz puntu beretik bi aldiz pasako. Holakoa izan daiteke ibilbidea: A-B-D-E-F-G-H-I-J-K-A
- "En raqueta" diren horietan, aldiz, bai: ibilbidea A puntuan hasiko da, eta puntu jakin bateraino joan-etorrikoa izango da (beraz, bi aldiz pasako gara horietatik), eta hortik aurrera zirkularra. Holakoa izan daiteke ibilbidea (demagun E puntuan hasten dela zati zirkularra): A-B-D-E-F-G-H-I-J-K-E-D-B-A.
Ufffff, ez dakit erraz ulertzeko moduan adierazi dudan. Edozelan, ezagutzen al duzue horren ordainik euskaraz? Nola eman daiteke? Kalkoa saihestuta, nondik jo dezaket "zirkular" edo "borobil" esanahiari kontrajarritako ordain egokia bilatzeko?
Eskerrik asko aldez aurretik. Leire
Lege oharra:
Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu (AFAren Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta mezua ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka egiteaz zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
Aviso legal:
Esta comunicaci?n, con sus anexos, es confidencial y va dirigida ?nicamente a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos lo indique (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001 Vitoria-Gasteiz) y que la destruya. Su uso no autorizado est? prohibido legalmente. Los datos personales obtenidos integran los ficheros de los que es titular esta Entidad; cualquier cuesti?n sobre el acceso, rectificaci?n, cancelaci?n u oposici?n al tratamiento de los mismos, ser? formulada por escrito, acreditando la identidad.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
No imprima este mensaje si no es imprescindible
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140122/e3ac3e4f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago