[itzul] Prohibido cazar

Itzultzailea - Eskoriatzako Udala itzultzailea a bildua eskoriatza.net
Ost, Urt 29, 10:28:02, CET 2014


Ehiza debekatuta, Ehizatzea debekatuta?

 

Nik uste dut Arrantza debekatuta edo Arrantzatzea debekatuta ikusi ditudala
leku askotan.

 

Enrike Gorrotxategi 

 

  _____  

Nork: Jabier Zabaleta [mailto:euskara a bildua oriokoudala.com] 
Bidaltze-data: miércoles, 29 de enero de 2014 9:59
Nori: ItzuL
Gaia: [itzul] Prohibido cazar

 

Kartel bat jarri behar du gure udalak herriko naturgune ezagun batean,
‘Prohibido cazar’ adierazten duena. Euskaraz, jakina. 

 

Begiratzen hasi eta konturatu naiz forma normaldu-arauzkorik ez dugula
oraindik adostu horretarako. Euskaltermen ez dago eta Elhuyarrek eta beste
hiztegiek ere ez dute aipatzen

 

Euskaltermi eta Elhuyarri kasu egitera, ‘debekatu’, ‘galarazi’ eta gisakoak
ez dira erabiltzen horrelako mezutan, eta ezezko hutsarekin moldatzen dira:

 

‘prohibido aparcar’ = ‘ez aparkatu’

 

‘prohibida la entrada’ = ‘ez sartu'

 

Irizpide hori aplikatuta, hainbat aukera bururatzen zaizkit, nire ‘prohibido
cazar’ hori emateko:

 

1.- Ez ehizatu

 

2.- Ez ehizan ibili

 

3.- Ehizan ez ibili

 

4.- ...

 

Nola eman izan duzue? Adostuko al dugu bat?

 

Ondo-ondo bizi.

 

Jabier Zabaleta

Orioko Udaleko euskara teknikaria

euskara a bildua oriokoudala.com

943 830 346 —>8

 

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140129/903e8beb/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago