[itzul] Dependitu

Ander Altuna-UEU a.altuna a bildua ueu.org
Or, Urt 31, 08:39:10, CET 2014


Sukaldatu aditzaren inguruan piztu den eztabaidak beste gai bat 
plazaratzera animatu nau. Azken bolada honetan, behin baino gehiagotan 
"Hezetasun absolutuak tenperaturaz dependitzen du" moduko perpausak izan 
ditut zalantza-iturri. Itxuraz ondo dagoz, gramatikalak dira, baina 
zalantzazkoak iruditzen zaizkit, batetik, /dependitu/ aditza gutxi eta 
batez ere Iparraldean erabiltzen delako, eta bestetik, iragangaitz gisa 
erabili izan delako batez ere, eta ez iragankor gisa.

    *Orotariko Euskal Hiztegia:*
    *dependitu* (Urt, Chaho). Depender (acompañado gralmte. de -tik;
    intrans., salvo en Etcheberri de Ziburu, que emplea trans. e
    intrans.). "Aliunde pendere, bertzetarik dependitzea" Urt I 507. Tr.
    Sólo documentado en autores septentrionales antiguos y en Echenique.
    En DFrec hay 2 ejs. de dependitu y 2 de dependatu, todos ellos
    meridionales.

    *Elhuyar hiztegia:**
    Dependitu.* /da ad./ (aurreko izen-sintagmak /-tik/ edo /-gandik/
    kasu-atzizkia duela) (Ipar.) *depender* /harengandik dependitzen
    gara gauza guztietan/: dependemos de él en todo

    *Egungo Euskararen Hiztegia:**
    dependitu,* dependi, dependitzen da-du /ad/ -en mende egon
    Dependitzen du zer definizio ematen zaion "zorion" hitzari... (Ana
    Urkiza)
    Dependitzen du zendako. (Menane Oxandabaratz)
    Dependitzen da herriko kontseilariek eta administrazioneak zer
    proiektu duten, eta geroa nola prestatzen duten... (Herria)


Pentsatzen dut "Hezetasun absolutua tenperaturaren mende/baitan dago" 
edo "Hezetasun absolutua tenperaturaren araberakoa da" modukoak 
erabiltzea egokiagoa dela. Zer deritzozue?
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140131/513e5e71/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago