[itzul] No cocinado
"IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki"
iibanez a bildua gipuzkoa.net
Ost, Urt 29, 11:32:48, CET 2014
Ibon Sarasolak ere, irratian, hizketagai izan zuen "sukaldatu" aditza, propio, oraindik urte bat ere ez dela (iaz, martxoan), eta nahiko alde hitz egin zuen saio osoan, eta bukaeran, konklusio gisa, esatariak galdetuta ea onespena ematen zion, honela erantzun zuen (transkripziotik aterea):
<Onespena esan nahi dut ez dudala arrazoirik ikusten "hori traba egiteko, hori gaizki dago...." eta esateko. Bere bidea egin dezala eta hor konpon.>
http://tinyurl.com/pz8vetf
Bestalde, Googlen azaltzen diren "sukaldatu" formaren 16.700 emaitza horiei milaka batzuk kendu behar zaizkio, ez baitira denak euskarazko ohiko erabilerakoak, baizik eta erdarazko nahiz euskarazko testuetan izen berezi moduan erabilitakoak, besteak beste: El Diario Vasco egunkariko blog baten izena (sukaldaTU) eta Basque Culinary Centerren proiektu baten izena ("Sukaldatu/A Cocinar").
Hirugarrenik, EHUko Egungo Euskararen Hiztegian ere badago "sukaldatu" sarrera, bere definizioarekin eta adibideekin (aldamenean bertan du klikagarri "kozinatu" ere).
http://www.ehu.es/eeh/cgi/bila?z=3320&l=s
Beraz, kontuan hartuta bildu dugun informazio guztia eta emandako iritzi guztiak (ahots prestigiotsu dezente tartean, eta arrazoi sendoak emanda), nire balantzan, behintzat, biek pisu bertsua dute, baina badakit itzultzea tokatzen zaidanean, eta tokatuko zait, zirt edo zart egin beharko dudala.
(Googlen "sukaldatu" eskatuta, lehenengo orrian bertan azaltzen dira aipatu ditudan lotura guztiak)
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140129/07d41d0e/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago