[itzul] Prohibido cazar

Mikel Haranburu musdeh a bildua terra.com
Ast, Urt 30, 20:46:54, CET 2014


Beste aukera bat otutzen zait: "ehizatzeko debekua" (dago, eman dute...).

Honetan, karga debeku hitzak hartzen duela iruditzen zait, baina 
jatorrizkoan ere 'prohibido' da lehenengo hitza, eta ez kasualitate 
hutsez, nik uste. Ehiza debekatuta dago, cazar está prohibido-ren (cazar 
prohibido) parekoa liteke; prohibido espresuki adierazi behar bada eta 
iraunkorra bada, debekua erabili behar genuke. Azpiko testuan Xabierrek 
hala egiten du: debeku-mota, debeku iraunkorra...

Balio izanen luke honek "erretzeko debekua", edo "aulkietan igotzeko 
debekua", edo beste edozein debeku-alditarako... zuek esan.

Mikel



On og., 2014.eko urtren 30a 19:32, Xabier Aristegieta wrote:
> Bai, beharbada arrazoi duzu.
>
> Agian "ehiza/ehizatzea debekatuta" da argiena eta laburrena.
>
> Bereizketa bat ere egin genezake debeku-motaren arabera: gauza bat da 
> toki jakin batean debeku iraunkor bat ezartzea, eta kasu horretarako 
> nik ez dut problemarik ikusten "x debekatuta" jartzea, eta beste gauza 
> bat da debeku iragankor bat jartzea. Adibidez, udaltzainek zinta 
> batekin pasabide bat hesitzen badute, denbora-tarte batez bertatik 
> ezin iragateko, naturalagoa-edo ematen du besterik gabeko ezezko 
> agindua erabiltzeak ("ez pasa"). Debekua egoteak ezintasun 
> formalago-edo bat iradokitzen dit.
>
> Xabier
>
>
> Alfontso Mujika Etxeberria<a.mujika a bildua elhuyar.com 
> <mailto:a.mujika a bildua elhuyar.com>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko 
> urtarrilak 30 19:19):
>
>     Laburra izatea ondo dago, baina molde horri ukazio-kutsua (edo
>     errebindikazio-kutsua) hartuko nioke debeku-esanahiaren aurretik.
>
>     Bidesaririk ez / Erretzerik ez / Arrantzarik ez / Pasatzerik ez ...
>
>     Era horretako mezuak ez ditut zuzenean lotzen debekuarekin.
>     Beharbada, beste era bateko mezuak adierazteko erabili/erabiltzen
>     ditugulako ("Zentral nuklearrik ez", "Errauskailurik ez",
>     "Soldadutzarik ez"...). Ez diet ukatzen debekua adierazteko
>     potentzialitatea, baina, komunikagarritasunaren aldetik, ez
>     zaizkit egokienak iruditzen.
>
>     *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
>     a.mujika a bildua elhuyar.com <mailto:a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
>     tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
>     Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>     20170 Usurbil
>
>     *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
>
>     Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko
>     informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena
>     izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea,
>     indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio
>     hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau
>     errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari,
>     eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140130/2e6de6a5/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago