[itzul] No cocinado
Antton Gurrutxaga Hernaiz
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
Or, Urt 31, 09:23:06, CET 2014
Badakit berandu natorrela, baina *sukaldatu* aditzaren auzia dudan iritzia
azaldu nahi nuke:
a) *sukaldatu *existitzen da, noski. Hiztegian ez egoteak ez dio ezer haren
inexistentziaz, ezta bere egokitasun edo zuzentasunik ezaz. Baina ez gara
*sukaldatu*ren existentzia eztabaidatzen ari, estandarrerako proposatu eta
onartzekoa den baizik. Badakigu estandarra modu naturalean eratuz eta
finkatuz joatea dela egokiena, eta gauzak horrela gertatzetik zenbat eta
gertuago egon, hainbat eta sintoma hobeak gure hizkuntzarentzat; baina egia
ere bada oraindik estandarra "moldatzen" eta eztabaidatzen aritzen garela,
ezinbestean. Eta hori hizkuntza guztiei gertatzen zaie, bakoitzari bere
neurrian bada ere.
b) *sukaldatu *erabiltzaileek sortu dute, niri iritziz, *kozinatu *mailegua
saihesteko, hau da, purismoak eraginda, eta azkar hazi da seguru aski honek
lagunduta: erabiltzaile askok *kozinatu *aspaldiko mailegua dela ez jakiteak*.
*Purismo hori ez da erakunde normalizatzaile eta zaintzaileetako kideei edo
hiztegigile batzuei egotzi ohi zaien zerbait bakarrik; denongan dagoela
dirudi, kontzienteki zein inkontzienteki. *Kozinatu*tik ihesi ez bada, edo
haren existentziaren berri jakin ezean, nola esplika dezakegu
*sukaldatu *sortzea?
Hau da, *sukalde + -tu*? Analogia formalaz sortutako kalkoa da, ohiz
kanpokoa. Beste aukerarik ez balego, sikiera; baina *kozinatu* edukita...
c) Erabilera-datuetan oinarrituta, erabilera-hiztegi batek jaso egin behar
luke *sukaldatu*; kontua da zer esan hari dagokion sarreran: deskripzio
hutsa, estandarrean duen edo gomendatzeako litzatekeen (nork gomendatu?)
estatusaren inguruko oharren bat gehitu...
d) *sukaldatu*ren moduko hitz batzuk sortu dira azkenaldian, gehienak
antzeko genesia izan dutenak: maileguak (baita zaharrak ere!) saihestea,
edo mozorrotzea. Batzuez jardun izan dugu hemen bertan, edo foro
batzuetan (*oposaketa,
delegaritza*...). Hizkuntza aldatuz doa, jakina; hitz berriak sortzen dira,
zer esanik ez, eta eskerrak (ondotxo dakigu); baina aldaketa horietako
batzuen motorra aspaldi finkatutako maileguak ordezkatzea denean, edo
baldintza minimo guztiak betetzen dituzten mailegu berriak saihestea
denean, on ustean bada ere, zentzurik ez duten eraldaketak egiteraino, uste
dut ona dela horretaz jabetzea edo jarrera kritikoa izatea.
Horrekin erlazionatuta dago, edo hala ikusten dut nik behintzat,
posta-zerrenda honetan behin baino gehiagotan eztabaidatu den
"parte-hartzaile=participativo, -a / participatif, -ve" auzia.
Eztabaidarako interesgarria delakoan, hona hemen Elhuyar Hiztegien blogean
argitaratu berri dugun artikulua: Demokrazia "parte-hartzailea" izan
daiteke?<http://hiztegiak.elhuyar.org/bloga2014/01/29/demokrazia-parte-hartzailea-izan-daiteke/>
Zuen era guztietako iruzkinen esperoan,
*Antton Gurrutxaga*
Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea
a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com [image: Linkedin
lotura]<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 228
Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
2014-01-29 "IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki" <iibanez a bildua gipuzkoa.net>:
> Ibon Sarasolak ere, irratian, hizketagai izan zuen "*sukaldatu*"
> aditza, propio, oraindik urte bat ere ez dela (iaz, martxoan), eta nahiko
> alde hitz egin zuen saio osoan, eta bukaeran, konklusio gisa, esatariak
> galdetuta ea onespena ematen zion, honela erantzun zuen (transkripziotik
> aterea):
>
>
>
> *<Onespena esan nahi dut ez dudala arrazoirik ikusten "hori traba egiteko,
> hori gaizki dago...." eta esateko. Bere bidea egin dezala eta hor konpon.>*
>
>
>
> *http://tinyurl.com/pz8vetf <http://tinyurl.com/pz8vetf>*
>
>
>
> Bestalde, Googlen azaltzen diren "*sukaldatu*" formaren 16.700 emaitza
> horiei milaka batzuk kendu behar zaizkio, ez baitira denak euskarazko ohiko
> erabilerakoak, baizik eta erdarazko nahiz euskarazko testuetan izen berezi
> moduan erabilitakoak, besteak beste: *El Diario Vasco* egunkariko blog
> baten izena (sukaldaTU) eta Basque Culinary Centerren proiektu baten izena
> ("Sukaldatu/A Cocinar").
>
>
>
> Hirugarrenik, EHUko *Egungo Euskararen Hiztegian* ere badago "*sukaldatu*"
> sarrera, bere definizioarekin eta adibideekin (aldamenean bertan du
> klikagarri "*kozinatu*" ere).
>
>
>
> http://www.ehu.es/eeh/cgi/bila?z=3320&l=s
>
>
>
> Beraz, kontuan hartuta bildu dugun informazio guztia eta emandako iritzi
> guztiak (ahots prestigiotsu dezente tartean, eta arrazoi sendoak emanda),
> nire balantzan, behintzat, biek pisu bertsua dute, baina badakit itzultzea
> tokatzen zaidanean, eta tokatuko zait, zirt edo zart egin beharko dudala.
>
>
>
> (Googlen "sukaldatu" eskatuta, lehenengo orrian bertan azaltzen dira
> aipatu ditudan lotura guztiak)
>
>
>
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140131/bf80836d/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago