[itzul] No cocinado

Julian Maia julian.maia a bildua ehu.es
Or, Urt 31, 10:10:47, CET 2014


Gogotik irakurri dut eta pozik, Antton Gurrutxagarena. Hagitz iritzi egokia
iduritu zait.

Julian

De: Antton Gurrutxaga Hernaiz [mailto:a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com] 
Enviado el: viernes, 31 de enero de 2014 9:23
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] No cocinado

 

Badakit berandu natorrela, baina sukaldatu aditzaren auzia dudan iritzia
azaldu nahi nuke:

a) sukaldatu existitzen da, noski. Hiztegian ez egoteak ez dio ezer haren
inexistentziaz, ezta bere egokitasun edo zuzentasunik ezaz. Baina ez gara
sukaldaturen existentzia eztabaidatzen ari, estandarrerako proposatu eta
onartzekoa den baizik. Badakigu estandarra modu naturalean eratuz eta
finkatuz joatea dela egokiena, eta gauzak horrela gertatzetik zenbat eta
gertuago egon, hainbat eta sintoma hobeak gure hizkuntzarentzat; baina egia
ere bada oraindik estandarra "moldatzen" eta eztabaidatzen aritzen garela,
ezinbestean. Eta hori hizkuntza guztiei gertatzen zaie, bakoitzari bere
neurrian bada ere.

b) sukaldatu erabiltzaileek sortu dute, niri iritziz, kozinatu mailegua
saihesteko, hau da, purismoak eraginda, eta azkar hazi da seguru aski honek
lagunduta: erabiltzaile askok kozinatu aspaldiko mailegua dela ez jakiteak.
Purismo hori ez da erakunde normalizatzaile eta zaintzaileetako kideei edo
hiztegigile batzuei egotzi ohi zaien zerbait bakarrik; denongan dagoela
dirudi, kontzienteki zein inkontzienteki. Kozinatutik ihesi ez bada, edo
haren existentziaren berri jakin ezean, nola esplika dezakegu sukaldatu
sortzea? Hau da, sukalde + -tu? Analogia formalaz sortutako kalkoa da, ohiz
kanpokoa. Beste aukerarik ez balego, sikiera; baina kozinatu edukita... 

c) Erabilera-datuetan oinarrituta, erabilera-hiztegi batek jaso egin behar
luke sukaldatu; kontua da zer esan hari dagokion sarreran: deskripzio hutsa,
estandarrean duen edo gomendatzeako litzatekeen (nork gomendatu?)
estatusaren inguruko oharren bat gehitu...

d) sukaldaturen moduko hitz batzuk sortu dira azkenaldian, gehienak antzeko
genesia izan dutenak: maileguak (baita zaharrak ere!) saihestea, edo
mozorrotzea. Batzuez jardun izan dugu hemen bertan, edo foro batzuetan
(oposaketa, delegaritza...). Hizkuntza aldatuz doa, jakina; hitz berriak
sortzen dira, zer esanik ez, eta eskerrak (ondotxo dakigu); baina aldaketa
horietako batzuen motorra aspaldi finkatutako maileguak ordezkatzea denean,
edo baldintza minimo guztiak betetzen dituzten mailegu berriak saihestea
denean, on ustean bada ere, zentzurik ez duten eraldaketak egiteraino, uste
dut ona dela horretaz jabetzea edo jarrera kritikoa izatea.

Horrekin erlazionatuta dago, edo hala ikusten dut nik behintzat,
posta-zerrenda honetan behin baino gehiagotan eztabaidatu den
"parte-hartzaile=participativo, -a / participatif, -ve" auzia. Eztabaidarako
interesgarria delakoan, hona hemen Elhuyar Hiztegien blogean argitaratu
berri dugun artikulua: Demokrazia
<http://hiztegiak.elhuyar.org/bloga2014/01/29/demokrazia-parte-hartzailea-iz
an-daiteke/> "parte-hartzailea" izan daiteke?

Zuen era guztietako iruzkinen esperoan,





Antton Gurrutxaga 
Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea


  <http://www.elhuyar.org/irudiak/logoak/elh-hizkuntza.png> 


 <mailto:a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com> a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com
<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4> Linkedin lotura
<http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en> 
tel.: +34 943 363040 | luzp.: 228

Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

 <http://www.elhuyar.org> www.elhuyar.org

 

2014-01-29 "IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" <iibanez a bildua gipuzkoa.net>:

Ibon Sarasolak ere, irratian, hizketagai izan zuen “sukaldatu” aditza,
propio, oraindik urte bat ere ez dela (iaz, martxoan), eta nahiko alde hitz
egin zuen saio osoan, eta bukaeran, konklusio gisa, esatariak galdetuta ea
onespena ematen zion, honela erantzun zuen (transkripziotik aterea):

 

<Onespena esan nahi dut ez dudala arrazoirik ikusten “hori traba egiteko,
hori gaizki dago
.” eta esateko. Bere bidea egin dezala eta hor konpon.>

 

http://tinyurl.com/pz8vetf

 

Bestalde, Googlen azaltzen diren “sukaldatu” formaren 16.700 emaitza horiei
milaka batzuk kendu behar zaizkio, ez baitira denak euskarazko ohiko
erabilerakoak, baizik eta erdarazko nahiz euskarazko testuetan izen berezi
moduan erabilitakoak, besteak beste: El Diario Vasco egunkariko blog baten
izena (sukaldaTU) eta Basque Culinary Centerren proiektu baten izena
(“Sukaldatu/A Cocinar”). 

 

Hirugarrenik, EHUko Egungo Euskararen Hiztegian ere badago “sukaldatu”
sarrera, bere definizioarekin eta adibideekin (aldamenean bertan du
klikagarri “kozinatu” ere).

 

http://www.ehu.es/eeh/cgi/bila?z=3320
<http://www.ehu.es/eeh/cgi/bila?z=3320&l=s> &l=s

 

Beraz, kontuan hartuta bildu dugun informazio guztia eta emandako iritzi
guztiak (ahots prestigiotsu dezente tartean, eta arrazoi sendoak emanda),
nire balantzan, behintzat, biek pisu bertsua dute, baina badakit itzultzea
tokatzen zaidanean, eta tokatuko zait, zirt edo zart egin beharko dudala.

 

(Googlen “sukaldatu” eskatuta, lehenengo orrian bertan azaltzen dira aipatu
ditudan lotura guztiak)

 

 

 

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140131/31c9fab1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago