[itzul] No cocinado
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Urt 31, 16:29:40, CET 2014
"Estandarrerako proposatu eta onartzekoa". Estandarrak ez al du, ba,
sinonimoak egotea onartzen? Problema dezente handiagoa iruditzen zait
hitz-falta, hitz-ugaritasuna baino.
On 2014 urt 31 09:23, "Antton Gurrutxaga Hernaiz" <a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com>
wrote:
> Badakit berandu natorrela, baina *sukaldatu* aditzaren auzia dudan
> iritzia azaldu nahi nuke:
>
> a) *sukaldatu *existitzen da, noski. Hiztegian ez egoteak ez dio ezer
> haren inexistentziaz, ezta bere egokitasun edo zuzentasunik ezaz. Baina ez
> gara *sukaldatu*ren existentzia eztabaidatzen ari, estandarrerako
> proposatu eta onartzekoa den baizik. Badakigu estandarra modu naturalean
> eratuz eta finkatuz joatea dela egokiena, eta gauzak horrela gertatzetik
> zenbat eta gertuago egon, hainbat eta sintoma hobeak gure hizkuntzarentzat;
> baina egia ere bada oraindik estandarra "moldatzen" eta eztabaidatzen
> aritzen garela, ezinbestean. Eta hori hizkuntza guztiei gertatzen zaie,
> bakoitzari bere neurrian bada ere.
> b) *sukaldatu *erabiltzaileek sortu dute, niri iritziz, *kozinatu *mailegua
> saihesteko, hau da, purismoak eraginda, eta azkar hazi da seguru aski honek
> lagunduta: erabiltzaile askok *kozinatu *aspaldiko mailegua dela ez
> jakiteak*. *Purismo hori ez da erakunde normalizatzaile eta
> zaintzaileetako kideei edo hiztegigile batzuei egotzi ohi zaien zerbait
> bakarrik; denongan dagoela dirudi, kontzienteki zein inkontzienteki.
> *Kozinatu*tik ihesi ez bada, edo haren existentziaren berri jakin ezean,
> nola esplika dezakegu *sukaldatu *sortzea? Hau da, *sukalde + -tu*?
> Analogia formalaz sortutako kalkoa da, ohiz kanpokoa. Beste aukerarik ez
> balego, sikiera; baina *kozinatu* edukita...
> c) Erabilera-datuetan oinarrituta, erabilera-hiztegi batek jaso egin behar
> luke *sukaldatu*; kontua da zer esan hari dagokion sarreran: deskripzio
> hutsa, estandarrean duen edo gomendatzeako litzatekeen (nork gomendatu?)
> estatusaren inguruko oharren bat gehitu...
> d) *sukaldatu*ren moduko hitz batzuk sortu dira azkenaldian, gehienak
> antzeko genesia izan dutenak: maileguak (baita zaharrak ere!) saihestea,
> edo mozorrotzea. Batzuez jardun izan dugu hemen bertan, edo foro batzuetan (*oposaketa,
> delegaritza*...). Hizkuntza aldatuz doa, jakina; hitz berriak sortzen
> dira, zer esanik ez, eta eskerrak (ondotxo dakigu); baina aldaketa
> horietako batzuen motorra aspaldi finkatutako maileguak ordezkatzea denean,
> edo baldintza minimo guztiak betetzen dituzten mailegu berriak saihestea
> denean, on ustean bada ere, zentzurik ez duten eraldaketak egiteraino, uste
> dut ona dela horretaz jabetzea edo jarrera kritikoa izatea.
>
> Horrekin erlazionatuta dago, edo hala ikusten dut nik behintzat,
> posta-zerrenda honetan behin baino gehiagotan eztabaidatu den
> "parte-hartzaile=participativo, -a / participatif, -ve" auzia.
> Eztabaidarako interesgarria delakoan, hona hemen Elhuyar Hiztegien blogean
> argitaratu berri dugun artikulua: Demokrazia "parte-hartzailea" izan
> daiteke?<http://hiztegiak.elhuyar.org/bloga2014/01/29/demokrazia-parte-hartzailea-izan-daiteke/>
>
> Zuen era guztietako iruzkinen esperoan,
>
> *Antton Gurrutxaga*
> Hiztegiak+Corpusak teknikaria & I+G ikertzailea
>
> a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com [image: Linkedin lotura]<http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4> <http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
> tel.: +34 943 363040 | luzp.: 228
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
>
> 2014-01-29 "IBAŅEZ SAN ROMAN, Iņaki" <iibanez a bildua gipuzkoa.net>:
>
>> Ibon Sarasolak ere, irratian, hizketagai izan zuen "*sukaldatu*"
>> aditza, propio, oraindik urte bat ere ez dela (iaz, martxoan), eta nahiko
>> alde hitz egin zuen saio osoan, eta bukaeran, konklusio gisa, esatariak
>> galdetuta ea onespena ematen zion, honela erantzun zuen (transkripziotik
>> aterea):
>>
>>
>>
>> *<Onespena esan nahi dut ez dudala arrazoirik ikusten "hori traba
>> egiteko, hori gaizki dago...." eta esateko. Bere bidea egin dezala eta hor
>> konpon.>*
>>
>>
>>
>> *http://tinyurl.com/pz8vetf <http://tinyurl.com/pz8vetf>*
>>
>>
>>
>> Bestalde, Googlen azaltzen diren "*sukaldatu*" formaren 16.700 emaitza
>> horiei milaka batzuk kendu behar zaizkio, ez baitira denak euskarazko ohiko
>> erabilerakoak, baizik eta erdarazko nahiz euskarazko testuetan izen berezi
>> moduan erabilitakoak, besteak beste: *El Diario Vasco* egunkariko blog
>> baten izena (sukaldaTU) eta Basque Culinary Centerren proiektu baten izena
>> ("Sukaldatu/A Cocinar").
>>
>>
>>
>> Hirugarrenik, EHUko *Egungo Euskararen Hiztegian* ere badago "*sukaldatu*"
>> sarrera, bere definizioarekin eta adibideekin (aldamenean bertan du
>> klikagarri "*kozinatu*" ere).
>>
>>
>>
>> http://www.ehu.es/eeh/cgi/bila?z=3320&l=s
>>
>>
>>
>> Beraz, kontuan hartuta bildu dugun informazio guztia eta emandako iritzi
>> guztiak (ahots prestigiotsu dezente tartean, eta arrazoi sendoak emanda),
>> nire balantzan, behintzat, biek pisu bertsua dute, baina badakit itzultzea
>> tokatzen zaidanean, eta tokatuko zait, zirt edo zart egin beharko dudala.
>>
>>
>>
>> (Googlen "sukaldatu" eskatuta, lehenengo orrian bertan azaltzen dira
>> aipatu ditudan lotura guztiak)
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140131/beaaebc7/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago