[itzul] homme du monde
B. Oihartzabal
b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr
Ast, Uzt 3, 16:47:33, CEST 2014
'Mundu' izenaren eratorriek ez baininduten osoki asetzen, 'handi'
izenondoarekin zer egin zitekeen ikerka hasi naiz. Hona nire
inkestatxoaren ondorioak (luzeegiak).
Komunzki,'jende handi' (pluralean) erraten dugu Iparraldean goi mailako
jendarteko gizakien aipatzeko. Testu zaharretan, erregeen inguruko
jendartekoak izan zitezkeen, baina egungoetan bestela ere erabiltzen da
erran-moldea:
/- Lehen ere, //jende////handiak//, erran nahi baita jende aberatsak,
bazoatzin uretarat /(Herria, Muslaria)
/- Liburu saltegi batetan ari zitzaion 16 urteko semea ere, Eugene, egun
oroz heldu zitzaion ikustera. Liburutegi horretan ikusten zituen hiriko
//jende////handienetarik//(abokat, mediku, politika gizon eta beste).
Seme hau polizian sartuko zen/ (Xipri Arbelbide)
- /Ttantta Katixa-k erosi zituen treineko billeteak. Hiru klasetakoak
bazirela, ez zituen lehenekoak hartu, jende handientzat zirela eta gu ez
//jende////handietarik//izanki../ (J. Dirassart)
Halere, argi da 'jende handi' horrek ez duela zehazki biltzen 'homme du
monde' horrek frantsesez duen konotazio berezia. Bestalde, eta hau
makur makurrago da, erran-molde finkatua da. Ondorioz, 'jende handi'
nekez singularrean erabil daiteke, norbait aipatuz eta determinakuntza
espezifikoa emanik (frantsesezko bigarren adibidean gertatzen den
bezala). Halaber, ez du iduri, analogiaz edo, hartarik 'gizon handi'
bezalakorik atera daitekeen, jauzi semantikorik egin gabe behintzat.
Horregatik, menturaz,///handi-mandi /bezalakoak hobetsi behar lirateke.
Hitz peioratiboa izanik hau (ez baitezpada 'homme du monde'), beharbada
/handiki /hobestekoa da. Hegoaldeko testuetan tradizio handia du
'handiki' horrek (OEH), eta gainera, izen eta izenondo gisa erabilia
izan da; beraz, gramatikari dagokionaz bederen, /gizon handikia / ongi
eratua da. Haatik, ez dut nik intuizio garbirik 'homme du monde' horren
parean eman daitekeenetz segurtatzeko.
Bide horretarik joanik, 'handikari' ere aipa daiteke menturaz. Ez du
'handiki'k bezalako tradizio finkaturik, baina halere badu.
Erran-nahiaren aldetik zaletasuna bereziki adierazten du OEHaren
arabera. Bizkitartean, ez naiz segur nahi ala ez horretan mugatzen dela.
Adibidez, Erdozaintzi-Etxartek bestela ere arabili zuen;
/gizarte hontan zapalduak eta zapaltzaileak bazirela, jende pobreak eta
jende aberatsak, jende baztertuak eta //jende////handikariak//, jende
langileak eta jende manatzaileak/.
X. Artolaren bi adibideak azken bi molde horietan itzilirik, hau
ateratzen da//(testuingurik gabe, frantsesez aldia zergatik aldatzen den
ez dut ulertzen):
Il y a au centre Richelieu un homme du monde bien moins coupable que ne
l'est Ter et qui savait, lui, qu'il s'en sortirait."
/Bazen Richelieu zentroan gizon handiki bat, ez zena Ter bezain
hobenduna, eta ////handik////onik aterako zela zekiena./
"L'homme du monde a demandé qu'on le mette avec des gens de « son milieu
» parce qu'il « avait droit à des égards. »"
/Gizon handikariak galdegin zuen//, begiramendu////hartze
zuelakoan,//hari zegokion jendarteko jendeekin eman zezaten/.
Dena den, beldur naiz gaitz izanen dela holako kasuan ororen gustuko
baliokiderik atzematea.
Beñat
PS. 'Demi-mondaine: 'femme de moeurs légères' dio Petit Robert-ek,
besterik gabe. Bada Websterrek eman ipuin bat, zeinetan 'mundutiar'
erabilia baita behin eta berriz bizi arineko neskatxa baten aipatzeko
(/Maisturuak egiten du botu bere othoitzen erditik, eskapatzen balin
bazen, ezkonduko zela neskatxa //mundutiarrenarekin//eta
mesprexatuenarekin/). Ez dakit, haatik, gaur egun hitz horrek biderik
lukeen delako kasuan. Nekez seguraz ere. 'Gizonkari' edo 'gizonzale'
erabil daitezke, beharbada. Testuingurua nolakoa den, gordin aire bat
baitute biek. Bestela, 'arin' baliatuz ? Bada Monhoren bertso bat, OEHak
ematen duena eta bi hitzak (/mundutar /eta /arin/) baliatzen dituena
('demi-mondaine' horrek duen konotazioarekin):
*/Mundutar/**//*/*arinek* /// Ez gazte libertinek / Ez darotet ofritzen
/ Atsegin, jokorik baizen./ Ordean atsegin / Gozo hetan / Pulunpa nadin
/ Guzietan, ///// Ene bihotza ///// Beti gelditzen da hutsa/
/
./
Le 03/07/2014 11:07, kbiguri a écrit :
> Baina ez "mundutar" ez "mundukoi" ez "munduzale"k ere ez dute inola
> ere kutsu berbera. Erlijio kutsuko adibideak dira OEHkoak.
>
> Koldo Biguri
>
> El 2014 uzt 3, a las 10:32, Juan Garzia Garmendia
> <juangarzia a bildua gmail.com <mailto:juangarzia a bildua gmail.com>> escribió:
>
>> Ikus OEHn "mundutar" eta "mundukoi".
>>
>>
>> Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com
>> <mailto:jaarrieta2 a bildua gmail.com>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
>> uztailak 3 10:23):
>>
>> Egun on: Prousten "Swann-enetik" itzultzerakoan, maiz egin nuen
>> topo hitz honekin. Gehientsuenetan, "munduzale" formula
>> nola-halakoarekin eman nion nolabaiteko ordaina. Beste bakan
>> batzuetan, berriz, "gizon leinargi"-edo erabili nuela uste dut.
>> Ez nago batere ziur asmatu ote nuen. Eta zer esanik ez Odette de
>> Crezy-ren kasuan: "demi-mondaine" gisa aipatua da behin eta
>> berriro, eta niri, ba, "erdi-munduzale" kalkoa besterik otu ez.
>> Ongi izan, eta goraintziak.
>>
>>
>> Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es
>> <mailto:dioni a bildua facilnet.es>> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
>> uztailak 3 10:05):
>>
>> Hona Bellokeko aita Marcelek bidali didan erantzuna. DIONISIO
>> Marcel ETCHEHANDY
>> 23:39 (hace 10 horas)
>>
>> "Homme du monde" = homme "de bonne société", aberatsa diruz
>> edo jakitatez,
>> bainan superfiziala. "Les mondanités" sakontasunik gabeko
>> harremanei erraten
>> zaiote. Aipu den "mundu" hori "moda"ren mundua da bereziki,
>> gisa guzietako
>> modak.
>>
>> Agur bero bat zuri.
>>
>> -----Mensaje original-----
>> De: Xabier Artola Zubillaga [mailto:xabier.artola a bildua ehu.es
>> <mailto:xabier.artola a bildua ehu.es>]
>> Enviado el: miércoles, 02 de julio de 2014 10:45
>> Para: itzul a bildua postaria.com <mailto:itzul a bildua postaria.com>
>> Asunto: [itzul] homme du monde
>>
>> Nola emango zenukete "homme du monde" euskaraz?
>>
>> Hona testuingurua (Bigarren Mundu Gerran, Paris liberatu eta
>> berehala,
>> Erresistentziakoek atxilotuta dituztenez mintzo dira):
>>
>> "Il y a au centre Richelieu un homme du monde bien moins
>> coupable que ne
>> l'est Ter et qui savait, lui, qu'il s'en sortirait."
>>
>> Eta aurreraxeago:
>>
>> "L'homme du monde a demandé qu'on le mette avec des gens de «
>> son milieu »
>> parce qu'il « avait droit à des égards. »"
>>
>> Eskerrik asko,
>>
>> Xabier Artola.
>>
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140703/2395910a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago