[itzul] homme du monde

kbiguri kbiguri a bildua yahoo.es
Ast, Uzt 3, 11:07:22, CEST 2014


Baina ez "mundutar" ez "mundukoi" ez "munduzale"k ere ez dute inola ere kutsu berbera. Erlijio kutsuko adibideak dira OEHkoak. 

Koldo Biguri

> El 2014 uzt 3, a las 10:32, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com> escribió:
> 
> Ikus OEHn "mundutar" eta "mundukoi".
> 
> 
> Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko uztailak 3 10:23):
>> Egun on: Prousten "Swann-enetik" itzultzerakoan, maiz egin nuen topo hitz honekin. Gehientsuenetan, "munduzale" formula nola-halakoarekin eman nion nolabaiteko ordaina. Beste bakan batzuetan, berriz, "gizon leinargi"-edo erabili nuela uste dut. Ez nago batere ziur asmatu ote nuen. Eta zer esanik ez Odette de Crezy-ren kasuan: "demi-mondaine" gisa aipatua da behin eta berriro, eta niri, ba, "erdi-munduzale" kalkoa besterik otu ez. Ongi izan, eta goraintziak.
>> 
>> 
>> Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko uztailak 3 10:05):
>>> Hona Bellokeko aita Marcelek bidali didan erantzuna. DIONISIO
>>> Marcel ETCHEHANDY
>>> 23:39 (hace 10 horas)
>>> 
>>> "Homme du monde" = homme  "de bonne société", aberatsa diruz edo jakitatez,
>>> bainan superfiziala. "Les mondanités" sakontasunik gabeko harremanei erraten
>>> zaiote. Aipu den "mundu" hori "moda"ren mundua da bereziki, gisa guzietako
>>> modak.
>>> 
>>> Agur bero bat zuri.
>>> 
>>> -----Mensaje original-----
>>> De: Xabier Artola Zubillaga [mailto:xabier.artola a bildua ehu.es]
>>> Enviado el: miércoles, 02 de julio de 2014 10:45
>>> Para: itzul a bildua postaria.com
>>> Asunto: [itzul] homme du monde
>>> 
>>> Nola emango zenukete "homme du monde" euskaraz?
>>> 
>>> Hona testuingurua (Bigarren Mundu Gerran, Paris liberatu eta berehala,
>>> Erresistentziakoek atxilotuta dituztenez mintzo dira):
>>> 
>>> "Il y a au centre Richelieu un homme du monde bien moins coupable que ne
>>> l'est Ter et qui savait, lui, qu'il s'en sortirait."
>>> 
>>> Eta aurreraxeago:
>>> 
>>> "L'homme du monde a demandé qu'on le mette avec des gens de « son milieu »
>>> parce qu'il « avait droit à des égards. »"
>>> 
>>> Eskerrik asko,
>>> 
>>> Xabier Artola.
> 
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140703/d43e5cfb/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago