[itzul] homme du monde

Bakartxo ARRIZABALAGA bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Ast, Uzt 3, 20:57:46, CEST 2014


Handiki ez da soilik dirudun, noski.
Bakartxo





> Message du 03/07/14 17:33
> De : "Xabier Artola Zubillaga" 
> A : itzul a bildua postaria.com
> Copie ā : 
> Objet : [itzul] homme du monde
> 
> Mila esker, denoi, erantzunengatik... zerekin geratuko naizen oraindik oso 
> argi ez badut ere (saltsa handi samarra, ez dago erraza aukeratzen!).
> 
> Testuinguruari dagokionez, eta Beņati bereziki erantzunez, esan behar dut 
> emandako bi esaldi horiek "Ter le milicien" narraziokoak direla, M. 
> Duras-en "La Douleur" liburukoak. Eta, oso oker ez banago behintzat, 
> pertsonaia hori, "handiki" hori, bi esaldi horietan baino ez da 
> aipatzen liburuan, kito.
> 
> Egoera, aurreko mezuan azaldutakoa da: Paris liberatu berritan, Richelieu 
> zentroan atxilotuta dituzte kolaborazionista batzuk-edo, Ter milizianoa 
> bera eta "homme du monde" hori tartean direla...
> 
> Nire zalantza handiena, zuenak ere irakurrita, da "handikitasun" hori 
> gizarte mailari dagokion edo kultur mailaz ari den gehiago: "(asko) 
> ikasitako/ikusitako/ibilitako gizona" agian? Seguruenik, eta hiztegietan 
> zer dioen ikusita, biak batera doaz, eta areago 1940ko hamarkadako 
> jendarte hartan.
> 
> Ondo izan,
> 
> Xabier.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140703/ad2a518d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago