[itzul] homme du monde
Xabier Artola Zubillaga
xabier.artola a bildua ehu.es
Ast, Uzt 3, 17:32:31, CEST 2014
Mila esker, denoi, erantzunengatik... zerekin geratuko naizen oraindik oso
argi ez badut ere (saltsa handi samarra, ez dago erraza aukeratzen!).
Testuinguruari dagokionez, eta Beņati bereziki erantzunez, esan behar dut
emandako bi esaldi horiek "Ter le milicien" narraziokoak direla, M.
Duras-en "La Douleur" liburukoak. Eta, oso oker ez banago behintzat,
pertsonaia hori, "handiki" hori, bi esaldi horietan baino ez da
aipatzen liburuan, kito.
Egoera, aurreko mezuan azaldutakoa da: Paris liberatu berritan, Richelieu
zentroan atxilotuta dituzte kolaborazionista batzuk-edo, Ter milizianoa
bera eta "homme du monde" hori tartean direla...
Nire zalantza handiena, zuenak ere irakurrita, da "handikitasun" hori
gizarte mailari dagokion edo kultur mailaz ari den gehiago: "(asko)
ikasitako/ikusitako/ibilitako gizona" agian? Seguruenik, eta hiztegietan
zer dioen ikusita, biak batera doaz, eta areago 1940ko hamarkadako
jendarte hartan.
Ondo izan,
Xabier.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago