[itzul] homme du monde
Bakartxo ARRIZABALAGA
bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr
Or, Uzt 4, 21:27:21, CEST 2014
Frantsesezko esaldian klasista da esaten dena eta "mundudun" ez zait itsusi iruditzen. Zergatik ez horixe?
Bakartxo
> Message du 04/07/14 19:48
> De : "kbiguri"
> A : "ItzuL"
> Copie à :
> Objet : Re: [itzul] homme du monde
>
>
Konnotazio apur bat "klasista" ematearren, zergatik ez "munduduna"? Ez da oso polita, baina ondo osatua dago.
>
> Koldo Biguri
> El 2014 uzt 3, a las 16:47, "B. Oihartzabal" escribió:
>
>
> 'Mundu' izenaren eratorriek ez baininduten osoki asetzen, 'handi' izenondoarekin zer egin zitekeen ikerka hasi naiz. Hona nire inkestatxoaren ondorioak (luzeegiak).
>
> Komunzki,'jende handi' (pluralean) erraten dugu Iparraldean goi mailako jendarteko gizakien aipatzeko. Testu zaharretan, erregeen inguruko jendartekoak izan zitezkeen, baina egungoetan bestela ere erabiltzen da erran-moldea:
> - Lehen ere, jende handiak, erran nahi baita jende aberatsak, bazoatzin uretarat (Herria, Muslaria)
> - Liburu saltegi batetan ari zitzaion 16 urteko semea ere, Eugene, egun oroz heldu zitzaion ikustera. Liburutegi horretan ikusten zituen hiriko jende handienetarik (abokat, mediku, politika gizon eta beste). Seme hau polizian sartuko zen (Xipri Arbelbide)
> - Ttantta Katixa-k erosi zituen treineko billeteak. Hiru klasetakoak bazirela, ez zituen lehenekoak hartu, jende handientzat zirela eta gu ez jende handietarik izanki.. (J. Dirassart)
>
> Halere, argi da 'jende handi' horrek ez duela zehazki biltzen 'homme du monde' horrek frantsesez duen konotazio berezia. Bestalde, eta hau makur makurrago da, erran-molde finkatua da. Ondorioz, 'jende handi' nekez singularrean erabil daiteke, norbait aipatuz eta determinakuntza espezifikoa emanik (frantsesezko bigarren adibidean gertatzen den bezala). Halaber, ez du iduri, analogiaz edo, hartarik 'gizon handi' bezalakorik atera daitekeen, jauzi semantikorik egin gabe behintzat.
>
> Horregatik, menturaz, handi-mandi bezalakoak hobetsi behar lirateke. Hitz peioratiboa izanik hau (ez baitezpada 'homme du monde'), beharbada handiki hobestekoa da. Hegoaldeko testuetan tradizio handia du 'handiki' horrek (OEH), eta gainera, izen eta izenondo gisa erabilia izan da; beraz, gramatikari dagokionaz bederen, gizon handikia ongi eratua da. Haatik, ez dut nik intuizio garbirik 'homme du monde' horren parean eman daitekeenetz segurtatzeko.
>
> Bide horretarik joanik, 'handikari' ere aipa daiteke menturaz. Ez du 'handiki'k bezalako tradizio finkaturik, baina halere badu. Erran-nahiaren aldetik zaletasuna bereziki adierazten du OEHaren arabera. Bizkitartean, ez naiz segur nahi ala ez horretan mugatzen dela. Adibidez, Erdozaintzi-Etxartek bestela ere arabili zuen;
> gizarte hontan zapalduak eta zapaltzaileak bazirela, jende pobreak eta jende aberatsak, jende baztertuak eta jende handikariak, jende langileak eta jende manatzaileak.
> X. Artolaren bi adibideak azken bi molde horietan itzilirik, hau ateratzen da (testuingurik gabe, frantsesez aldia zergatik aldatzen den ez dut ulertzen):
>
Il y a au centre Richelieu un homme du monde bien moins coupable que ne l'est Ter et qui savait, lui, qu'il s'en sortirait."
Bazen Richelieu zentroan gizon handiki bat, ez zena Ter bezain hobenduna, eta handik onik aterako zela zekiena.
>
> "L'homme du monde a demandé qu'on le mette avec des gens de « son milieu » parce qu'il « avait droit à des égards. »"
Gizon handikariak galdegin zuen, begiramendu hartze zuelakoan, hari zegokion jendarteko jendeekin eman zezaten.
>
>
Dena den, beldur naiz gaitz izanen dela holako kasuan ororen gustuko baliokiderik atzematea.
>
Beñat
>
PS. 'Demi-mondaine: 'femme de moeurs légères' dio Petit Robert-ek, besterik gabe. Bada Websterrek eman ipuin bat, zeinetan 'mundutiar' erabilia baita behin eta berriz bizi arineko neskatxa baten aipatzeko (Maisturuak egiten du botu bere othoitzen erditik, eskapatzen balin bazen, ezkonduko zela neskatxa mundutiarrenarekin eta mesprexatuenarekin). Ez dakit, haatik, gaur egun hitz horrek biderik lukeen delako kasuan. Nekez seguraz ere. 'Gizonkari' edo 'gizonzale' erabil daitezke, beharbada. Testuingurua nolakoa den, gordin aire bat baitute biek. Bestela, 'arin' baliatuz ? Bada Monhoren bertso bat, OEHak ematen duena eta bi hitzak (mundutar eta arin) baliatzen dituena ('demi-mondaine' horrek duen konotazioarekin):
>
Mundutar arinek / Ez gazte libertinek / Ez darotet ofritzen / Atsegin, jokorik baizen./ Ordean atsegin / Gozo hetan / Pulunpa nadin / Guzietan, / Ene bihotza / Beti gelditzen da hutsa
> .
>
> Le 03/07/2014 11:07, kbiguri a écrit :
>
Baina ez "mundutar" ez "mundukoi" ez "munduzale"k ere ez dute inola ere kutsu berbera. Erlijio kutsuko adibideak dira OEHkoak.
>
> Koldo Biguri
> El 2014 uzt 3, a las 10:32, Juan Garzia Garmendia escribió:
>
>
Ikus OEHn "mundutar" eta "mundukoi".
>
>
Jose Agustin Arrieta igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko uztailak 3 10:23):
>
Egun on: Prousten "Swann-enetik" itzultzerakoan, maiz egin nuen topo hitz honekin. Gehientsuenetan, "munduzale" formula nola-halakoarekin eman nion nolabaiteko ordaina. Beste bakan batzuetan, berriz, "gizon leinargi"-edo erabili nuela uste dut. Ez nago batere ziur asmatu ote nuen. Eta zer esanik ez Odette de Crezy-ren kasuan: "demi-mondaine" gisa aipatua da behin eta berriro, eta niri, ba, "erdi-munduzale" kalkoa besterik otu ez. Ongi izan, eta goraintziak.
>
>
Dionisio Amundarain Sarasola igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko uztailak 3 10:05):
>
Hona Bellokeko aita Marcelek bidali didan erantzuna. DIONISIO
> Marcel ETCHEHANDY
> 23:39 (hace 10 horas)
>
> "Homme du monde" = homme "de bonne société", aberatsa diruz edo jakitatez,
> bainan superfiziala. "Les mondanités" sakontasunik gabeko harremanei erraten
> zaiote. Aipu den "mundu" hori "moda"ren mundua da bereziki, gisa guzietako
> modak.
>
> Agur bero bat zuri.
>
> -----Mensaje original-----
> De: Xabier Artola Zubillaga [mailto:xabier.artola a bildua ehu.es]
> Enviado el: miércoles, 02 de julio de 2014 10:45
> Para: itzul a bildua postaria.com
>
Asunto: [itzul] homme du monde
>
>
Nola emango zenukete "homme du monde" euskaraz?
>
> Hona testuingurua (Bigarren Mundu Gerran, Paris liberatu eta berehala,
> Erresistentziakoek atxilotuta dituztenez mintzo dira):
>
> "Il y a au centre Richelieu un homme du monde bien moins coupable que ne
> l'est Ter et qui savait, lui, qu'il s'en sortirait."
>
> Eta aurreraxeago:
>
> "L'homme du monde a demandé qu'on le mette avec des gens de « son milieu »
> parce qu'il « avait droit à des égards. »"
>
> Eskerrik asko,
>
> Xabier Artola.
>
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140704/0af1ad5f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago