[itzul] homme du monde

Jose Agustin Arrieta jaarrieta2 a bildua gmail.com
As, Uzt 8, 17:41:06, CEST 2014


Kaixo, arratsalde on:

Nire ustez, "mundu-gizon"/"mundu-andere"k balio lezake "homme du
monde/femme du monde"ren kidekotzat, bere soilean, izen-konposaketa bidez
emanik. Arazoa, ordea, maiz bezala, adjektibo erreferentzialak
erabiltzerakoan sortzen da: bizimodu *"mundanoa"*, karrera *"mundanoa"*,
jende *"mundanoa"..*. Horrelakoetan nik "munduzale" erabili nuen Prousten
itzulpenean (eta barka, otoi, neure lan hori, bizitza osoan egin dudan
zailena eta inportanteena, berriro aipatzeagatik: ez nuke berorren
propaganda lotsagaberik egin nahi, baina lotsaz bada ere apur bat
defendatu, bai).Uste dut ez dela soluzio txarra "munduzale"rena..., eta ez,
noski, "mendizale"rekin aliterazio hurbileko kontraste semantikoa egiten
duelako soilik (nahiz eta horrelako barne-durundiak ere, nik uste, aintzat
hartzeko modukoak izan).

"Demi-mondaine"ri dagokionez, arazoa ez da esanahia ulertzea (hori
bagenekien, eta badakigu), itzul-ordain egokia topatzea baizik.
Sorburu-testuko eufemismoak ere jaso beharrak baitira xede-testuan.
Gogoratzen naiz "tranpa" bat egitea otu zitzaidala, baina zorionez uko egin
nion. Hitz arkaiko bat erabiltzea, "pailart" edo "paillarda":
"erdi-pailarda", beraz...Baina ez zen zilegi, noski. Gaur egun ia denontzat
ezezaguna izan arren, hitz hori oso markatua baita (baitzen). Beraz,
"kalkoa" hobetsi nuen: "erdi-munduzalea". Eta, neurri handi batean,
alemanez ere horrela egin dutela ikusteak limurtu ninduen erabaki
horretara; Eva Rechel-Mertens itzultzaileak behintzat "Halbweltdame"
baiteritza jatorrizko "demi-mondaine"ri, "erdi-mundu-andere"
alegia...(baina konposaketa hirukoitzik ezin dugu egin geure hizkuntza,
ezta?...*quosque tandem?...*)

Ongi izan, eta goraintziak denoi.


Bakartxo ARRIZABALAGA<bakartxo.arrizabalaga a bildua orange.fr> igorleak hau idatzi
zuen (2014(e)ko uztailak 4 21:27):

> Frantsesezko esaldian klasista da esaten dena eta "mundudun" ez zait
> itsusi iruditzen. Zergatik ez horixe?
>
> Bakartxo
>
>
>
>
> > Message du 04/07/14 19:48
> > De : "kbiguri"
> > A : "ItzuL"
> > Copie à :
> > Objet : Re: [itzul] homme du monde
> >
> >
> Konnotazio apur bat "klasista" ematearren, zergatik ez "munduduna"? Ez da
> oso polita, baina ondo osatua dago.
> >
> > Koldo Biguri
>
> > El 2014 uzt 3, a las 16:47, "B. Oihartzabal" <b.oihartzabal a bildua wanadoo.fr>
> escribió:
> >
> >
>
>  > 'Mundu' izenaren eratorriek ez baininduten osoki asetzen, 'handi'
> izenondoarekin zer egin zitekeen ikerka hasi naiz. Hona nire inkestatxoaren
> ondorioak (luzeegiak).
>
> >
>
> > Komunzki,'jende handi' (pluralean) erraten dugu Iparraldean goi mailako
> jendarteko gizakien aipatzeko. Testu zaharretan, erregeen inguruko
> jendartekoak izan zitezkeen, baina egungoetan bestela ere erabiltzen da
> erran-moldea:
>
> > *- Lehen ere, **jende* *handiak**, erran nahi baita jende aberatsak,
> bazoatzin uretarat *(Herria, Muslaria)
>
> > *- Liburu saltegi batetan ari zitzaion 16 urteko semea ere, Eugene,
> egun oroz heldu zitzaion ikustera. Liburutegi horretan ikusten zituen
> hiriko **jende* *handienetarik** (abokat, mediku, politika gizon eta
> beste). Seme hau polizian sartuko zen* (Xipri Arbelbide)
>
> > - *Ttantta Katixa-k erosi zituen treineko billeteak. Hiru klasetakoak
> bazirela, ez zituen lehenekoak hartu, jende handientzat zirela eta gu ez *
> *jende* *handietarik** izanki..* (J. Dirassart)
>
> >
>
> > Halere, argi da 'jende handi' horrek ez duela zehazki biltzen 'homme du
> monde' horrek frantsesez duen konotazio berezia. Bestalde, eta hau  makur
> makurrago da, erran-molde finkatua da. Ondorioz, 'jende handi' nekez
> singularrean erabil daiteke, norbait aipatuz eta determinakuntza
> espezifikoa emanik (frantsesezko bigarren adibidean gertatzen den bezala).
> Halaber, ez du iduri, analogiaz edo, hartarik 'gizon handi' bezalakorik
> atera daitekeen, jauzi semantikorik egin gabe behintzat.
>
> >
>
> > Horregatik, menturaz, *handi-mandi *bezalakoak hobetsi behar lirateke.
> Hitz peioratiboa izanik hau (ez baitezpada 'homme du monde'), beharbada *handiki
> *hobestekoa da. Hegoaldeko testuetan tradizio handia du 'handiki' horrek
> (OEH), eta gainera, izen eta izenondo gisa erabilia izan da; beraz,
> gramatikari dagokionaz bederen, *gizon handikia * ongi eratua da. Haatik,
> ez dut nik intuizio garbirik 'homme du monde' horren parean eman
> daitekeenetz segurtatzeko.
>
> >
>
> > Bide horretarik joanik, 'handikari' ere aipa daiteke menturaz. Ez du
> 'handiki'k bezalako tradizio finkaturik, baina halere badu. Erran-nahiaren
> aldetik zaletasuna bereziki adierazten du OEHaren arabera. Bizkitartean, ez
> naiz segur nahi ala ez horretan mugatzen dela. Adibidez,
> Erdozaintzi-Etxartek bestela ere arabili zuen;
>
> > *gizarte hontan zapalduak eta zapaltzaileak bazirela, jende pobreak eta
> jende aberatsak, jende baztertuak eta **jende* *handikariak**, jende
> langileak eta jende manatzaileak*.
>
> > X. Artolaren bi adibideak azken bi molde horietan itzilirik, hau
> ateratzen da (testuingurik gabe, frantsesez aldia zergatik aldatzen den
> ez dut ulertzen):
>
> >
>
> Il y a au centre Richelieu un homme du monde bien moins coupable que ne
> l'est Ter et qui savait, lui, qu'il s'en sortirait."
>
> *Bazen Richelieu zentroan gizon handiki bat, ez zena Ter bezain hobenduna,
> eta **handik* *onik aterako zela zekiena.*
> >
> > "L'homme du monde a demandé qu'on le mette avec des gens de « son milieu
> » parce qu'il « avait droit à des égards. »"
>
> *Gizon handikariak galdegin zuen**, begiramendu* *hartze zuelakoan,**
> hari zegokion jendarteko jendeekin eman zezaten*.
> >
> >
>
> Dena den, beldur naiz gaitz izanen dela holako kasuan ororen gustuko
> baliokiderik atzematea.
> >
>
> Beñat
> >
>
> PS. 'Demi-mondaine: 'femme de moeurs légères'  dio Petit Robert-ek,
> besterik gabe. Bada Websterrek eman ipuin bat, zeinetan 'mundutiar'
> erabilia baita behin eta berriz bizi arineko neskatxa baten aipatzeko (*Maisturuak
> egiten du botu bere othoitzen erditik, eskapatzen balin bazen, ezkonduko
> zela neskatxa **mundutiarrenarekin** eta mesprexatuenarekin*). Ez dakit,
> haatik, gaur egun hitz horrek biderik lukeen delako kasuan. Nekez seguraz
> ere. 'Gizonkari' edo 'gizonzale' erabil daitezke, beharbada. Testuingurua
> nolakoa den, gordin aire bat baitute biek. Bestela, 'arin' baliatuz ? Bada
> Monhoren bertso bat, OEHak ematen duena eta bi hitzak (*mundutar *eta
> *arin*) baliatzen dituena ('demi-mondaine' horrek duen konotazioarekin):
> >
>
>  *Mundutar* *arinek **/ Ez gazte libertinek / Ez darotet ofritzen /
> Atsegin, jokorik baizen./ Ordean atsegin / Gozo hetan / Pulunpa nadin /
> Guzietan, * */ Ene bihotza * */ Beti gelditzen da hutsa*
>
> * > .*
> >
>
> > Le 03/07/2014 11:07, kbiguri a écrit :
> >
>
> Baina ez "mundutar" ez "mundukoi" ez "munduzale"k ere ez dute inola ere
> kutsu berbera. Erlijio kutsuko adibideak dira OEHkoak.
> >
> > Koldo Biguri
>
> > El 2014 uzt 3, a las 10:32, Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
> escribió:
> >
> >
>
>  Ikus OEHn "mundutar" eta "mundukoi".
>
> >
> >
> Jose Agustin Arrieta<jaarrieta2 a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko uztailak 3 10:23):
> >
>>
>> Egun on: Prousten "Swann-enetik" itzultzerakoan, maiz egin nuen topo hitz
>> honekin. Gehientsuenetan, "munduzale" formula nola-halakoarekin eman nion
>> nolabaiteko ordaina. Beste bakan batzuetan, berriz, "gizon leinargi"-edo
>> erabili nuela uste dut. Ez nago batere ziur asmatu ote nuen. Eta zer esanik
>> ez Odette de Crezy-ren kasuan: "demi-mondaine" gisa aipatua da behin eta
>> berriro, eta niri, ba, "erdi-munduzale" kalkoa besterik otu ez. Ongi izan,
>> eta goraintziak.
>>
>> >
>> >
>> Dionisio Amundarain Sarasola<dioni a bildua facilnet.es> igorleak hau idatzi zuen
>> (2014(e)ko uztailak 3 10:05):
>> >
>>>
>>> Hona Bellokeko aita Marcelek bidali didan erantzuna. DIONISIO
>>> > Marcel ETCHEHANDY
>>> > 23:39 (hace 10 horas)
>>> >
>>> > "Homme du monde" = homme  "de bonne société", aberatsa diruz edo
>>> jakitatez,
>>> > bainan superfiziala. "Les mondanités" sakontasunik gabeko harremanei
>>> erraten
>>> > zaiote. Aipu den "mundu" hori "moda"ren mundua da bereziki, gisa
>>> guzietako
>>> > modak.
>>> >
>>> > Agur bero bat zuri.
>>> >
>>> > -----Mensaje original-----
>>> > De: Xabier Artola Zubillaga [mailto:xabier.artola a bildua ehu.es]
>>> > Enviado el: miércoles, 02 de julio de 2014 10:45
>>> > Para: itzul a bildua postaria.com
>>> >
>>> Asunto: [itzul] homme du monde
>>> >
>>> >
>>>  Nola emango zenukete "homme du monde" euskaraz?
>>> >
>>> > Hona testuingurua (Bigarren Mundu Gerran, Paris liberatu eta berehala,
>>> > Erresistentziakoek atxilotuta dituztenez mintzo dira):
>>> >
>>> > "Il y a au centre Richelieu un homme du monde bien moins coupable que
>>> ne
>>> > l'est Ter et qui savait, lui, qu'il s'en sortirait."
>>> >
>>> > Eta aurreraxeago:
>>> >
>>> > "L'homme du monde a demandé qu'on le mette avec des gens de « son
>>> milieu »
>>> > parce qu'il « avait droit à des égards. »"
>>> >
>>> > Eskerrik asko,
>>> >
>>> > Xabier Artola.
>>> >
>>> >
>>> >
>>>
>>
>> >
>>
>
> >
>
>
> >
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140708/32dd492c/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago