[itzul] EBEPeko 49-e artikulua itzulita euskarara?
ETXEZARRETA AIZPURU, Ramon
retxezarreta a bildua gipuzkoa.net
As, Uzt 8, 08:49:54, CEST 2014
Gipuzkoako Foru Aldundian itzulita dauzkagu artikulu batzuek eta HAEEri bidalita bertsio osoan sar ditzan.
Artikulu horretako aldaketak hauek dira:
49. artikulua.
e) Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen seme edo alaba adingabea zaintzeko baimena: harik eta semeak edo alabak 18 urte bete arte gehienez, funtzionarioak eskubidea izango du bere lanaldia erdira gutxienez murrizteko eta, bere zerbitzuak ematen dituen organo edo entitateko aurrekontuen kargura, ordainsariak osorik jasotzeko, semea edo alaba ospitalean eta etengabeko tratamenduaren pean dagoen bitartean, baldintza hauek betetzen badira: gurasoetako, adoptatzaileetako edo adopzio aurretiko nahiz adopzio iraunkorreko harreragileetako biek lana egitea eta semea edo alaba epe luzerako ospitaleratu eta zaintza zuzen, etengabeko eta iraunkorraren pean jarri behar izatea, minbiziak (tumore gaiztoak, melamonak edo kartzinomak) edo beste gaixotasun larriren batek eraginda, Osasuneko Zerbitzu Publikoak, dena delako autonomia erkidegoko osasun organo administratiboak edo, hala badagokio, itunpeko osasun entitate batek emandako informean egiaztatukoaren arabera.
Gertatzen bada gurasoetako, adoptatzaileetako edo adopzio aurretiko nahiz adopzio iraunkorreko harreragileetako biek betetzen dituztela, subjektu eta egitate berei dagokienez, baimen hori izateko eskubidea ematen duten inguruabarrak, edo biak direla Gizarte Segurantzak helburu horretan ezarririk duen prestazioaren onuradun, bakoitzaren erregimena zeinahi delarik ere, funtzionarioak eskubidea izango du bere ordainsariak oso-osorik jasotzeko lanaldi murriztuan dagoen bitartean, baldin eta beste gurasoak, adoptatzaileak edo adopzio aurretiko nahiz adopzio iraunkorreko harreragileak, alde batera utzita lanaldia murrizteko izan dezakeen eskubidea, ez baditu ordainsariak oso-osorik jasotzen, ez baimen horren ondorioz ez aplikagarri zaion Gizarte Segurantzako erregimenak helburu horretan ezarritako prestazioaren onuradun gisa. Bestela, lanaldia murrizteko eskubidea bakarrik izango du eta dagokion murrizketa egingo zaio ordainsarietan.
Orobat, biek beren zerbitzuak organo edo entitate berean ematen badituzte, organo edo entitate horrek muga dezake, zerbitzuaren funtzionamendu egokiari buruzko arrazoi funtsatuetan oinarrituta, eskubide horretaz biak aldi berean baliatzeko aukera.
Arauz ezarriko da lanaldi murrizketa hori zein baldintza eta kasutan metatu daitekeen lan egun osotan.
[cid:745244706 a bildua 08072014-0A0E]
Ramon Etxezarreta Aizpuru
Itzulpengintzako Atalburua / JSC traducción
Diputatu Nagusiaren Kabinetea
[cid:745244706 a bildua 08072014-0A15] retxezarretal a bildua gipuzkoa.net<mailto:retxezarretal a bildua gipuzkoa.net> [cid:745244706 a bildua 08072014-0A1C] 943 11 20 05 [cid:745244706 a bildua 08072014-0A23]
KONFIDENTZIALTASUNA. Komunikazio honen edukia eta honi erantsitako dokumentazio osoarena konfidentziala da eta adierazitako jasotzaileari beste inori ez dagokio. Zeu jasotzaile ez bazina, jakinaraz iezaguzu, mesedez, eta eskatu nahi dizugu edukiaren berri inori ez esan eta mezua ezaba dezazula.
________________________________
De: Garikoitz Etxebarria [mailto:garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org]
Enviado el: martes, 08 de julio de 2014 8:44
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] EBEPeko 49-e artikulua itzulita euskarara?
Egun on:
HAEEk eginda dauka lege horren itzulpena.
http://www.ivap.euskadi.net/r61-3039/es/contenidos/informacion/leyes_euskera/eu_3818/adjuntos/Administrazio-zuzenbidea/Enplegatu_Publikoaren_Oinarrizko_Estatutuarena.pdf
Gerora , lege horrek aldaketa batzuk izan ditu.
http://noticias.juridicas.com/base_datos/Admin/l7-2007.t3.html#a49, 49.e artikulua esaterako,
"Permiso por cuidado de hijo menor afectado por cáncer u otra enfermedad grave: [...].
barria da,
Letra e) del artículo 49 redactada por la disposición final segunda de la Ley 27/2011, de 1 de agosto, sobre actualización, adecuación y modernización del sistema de Seguridad Social («B.O.E.» 2 agosto).Vigencia: 2 agosto 2011
Inork euskeratuta dauka?
Eskerrak aurrez.
Garikoitz
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140708/dd6487b6/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: attf122d.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 6048 bytes
Azalpena: attf122d.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140708/dd6487b6/attachment.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: attf122e.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 411 bytes
Azalpena: attf122e.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140708/dd6487b6/attachment-0001.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: attf122f.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 413 bytes
Azalpena: attf122f.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140708/dd6487b6/attachment-0002.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: attf1230.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 396 bytes
Azalpena: attf1230.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140708/dd6487b6/attachment-0003.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago