[itzul] Wordfast eta bihurrikeriak
Txopi
txopi a bildua sindominio.net
Iga, Uzt 20, 08:41:51, CEST 2014
Kaixo:
Ni ez naiz Wordfast erabiltzailea, baina programak diozun akats hori
badu, hau egitea gomendatzen dizut:
1) Wordfast-en azken bertsioa erabiltzen ari zarela ziurtatu, agian
programa eguneratuz arazoa bakarrik konpon bailiteke.
2) Arazoa zehazki noiz eta zergatik gertatzen ote den zure kabuz
argitzen saiatzea. Beti gertatzen da? Gordetzean? Esportatzean?
Fitxategia bihurtzean? Fitxategi guztiekin ala batzuekin bakarrik? Zein
desberdintasun dituzte batzuek eta besteek? Proba batzuk egin zenitzake
eta arazoa hobeto antzematen saiatu.
3) Behin hori egindakoan, Interneten begiratuko nuke. Ea arazo horren
berri jendeak dagoeneko eman duen Wordfast-eko Knoledge Base delakoan,
hau bezalako erabiltzaile taldeetan... Noiz gertatzen den ondo antzeman
baduzu, zure bilaketek emaitza onak emateko aukera gehiago izango dituzu.
4) Wordfast-eko garatzaileek arazoaren berri badutela aurkitzen baduzu
eta oraingoz konpondu ez dutela, ezer gutxi egin dezakezu (agian zuri
ere berdina gertatzen zaizula nonbait idatzi, akats horren konponketari
lehentasun handiago eman diezaioten saiatuz). Bug berri baten aurrean
egon zaitezkeela uste baduzu, garatzaileekin kontaktuan jar zaitezke.
Bug tracking sistemaren bat izan dezakete horretarako edo bestela
e-posta bat bidal diezaiekezu. Arazoa erreproduzitzeko behar duten
informazio guztia ematen diezula ziurtatu zaitez: erabiltzen duzun
Wordfast mota, bertsioa, sistema eragilea, arazoaren muina, zehazki hau
edo bestea egitean zer gertatzen den eta zer gertatu beharki litzatekeen
uste duzun, pantaila argazkiren bat, agian adibide fitxategi bat...
Nagikeria eman dezake, baina tresna hori zuretzat garrantzitsua bada,
mereziko dizu akatsaren berri ematea. Gainera, konponketak ez du beti
urte batzuetako kontua izan behar. Batzuetan parametro edo lan egiteko
ohituran zerbait aldatuz erraz saihestu dezakezu.
Ondo izan,
Txopi.
or., 2014.eko uztren 18a 10:48(e)an, Elena Garcia Berasategi(e)k idatzi
zuen:
> Kaixo, Iker:
>
> esango nuke aspaldi horrelako kasuren bat izan genuela, eta Wordeko
> hobespen baten kontua zela. Esaterik zenuke Wordeko zer bertsio erabiltzen
> duzun? eta Wordfastena?
>
> "n"arena, aldiz, ez zait inoiz gertatu.
>
> Bestalde, Hotmaileko testuetan euskara lehenestea diozu, baina erabiltzen
> duzun nabigatzailean egin beharko duzu hori. Nabigatzaileko xuxen
> instalatuta daukazu? Hemendik lor ditzakezu:
>
> XuxenIE eta Xuxen Chrome lortzeko:
> http://www.euskara.euskadi.net/r59-20660/es/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/es_9568/xuxen.html
>
> Xuxen Firefox: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/xuxen/
>
> Ea ba moldatzen zaren!
> Ondo izan,
> Elena
>
>
>
> *Elena García Berasategi*
>
> e.garcia a bildua elhuyar.com [image: Linkedin lotura]
> <http://es.linkedin.com/pub/elena-garcia-berasategi/8/205/b96>
> tel.: 943363040 | luzp.: 219
>
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org> | *www.eleka.net*
> <http://www.eleka.net/>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko. Ez inprimatu mezu hau
> ezinbestekoa ez bada.
>
>
> 2014-07-16 14:28 GMT+02:00 Iker Zaldua Zabalua <iker-zaldua a bildua hotmail.com>:
>
>> Ez dakit zuei gertatzen zaizuen (baietz pensatu nahi dut!):
>> Zenbaitetan Wordfastekin lanean nabilela, hitz bateko azken hizkiak
>> hurrengo hizkiaren hasierara egiten du jauzi (bai, bai, harrapatu dut
>> hizkitxoa jauzi egiten, begiekin ikusi dudala, alegia). Adi egon ezean,
>> bihurrikeriak hondamendia ere sorraraz dezake. Nola edikin?
>> Bestetik, nire irudimena da, edo zenbaitetan, apetaz, "n" hizkia eransten
>> zaio hitz zenbaiti?
>>
>> Azkenik, nola egin Hotmaileko testuetan euskara lehenesteko? (testu hau
>> gorriz azpimarratu dit, guztiz)
>> Mila esker!
>> Iker
>>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago