[itzul] Hotmaileko testuak euskaraz (Lehen: Wordfast eta bihurrikeriak)

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Uzt 20, 09:01:02, CEST 2014


Kaixo berriz:

Hotmaileko testuetan euskara erabiltzearen kontuari buruz, oker ez
banago orain Outlook.com webgunetik kudeatzen dira e-postak. Edozein
kasutan, "webmail" delako e-posta da. Hau da, e-postak nabigatzailearen
bitartez kudeatzen dira.

Firefox nabigatzailea erabiltzen baduzu, mezu baten gorputza idaztera
zoazenean, nabigatzaileak edozein webgunetan euskaraz idazteko ematen
dizkizun baliabideak erabil ditzakezu.

Testua idatzi behar duzun lekuan, eskuineko botoia sakatu eta "Egiaztatu
ortografia" aukera piztu (ikus bat.png). Aktibatuta badago edo behin zuk
aktibatu duzunean, Hizkuntzak azpimenuaren barnean "Euskara" hiztegia
aukeratu eta eremu horretan dagoen testuaren ortografia zuzenketa egingo
du nabigatzaileak, ulertzen ez dituen hitzak gorriz azpimarratuz,
eskuineko botoia sakatuz gero hitz horren ordezkoak proposatuz eta abar.

Hizkuntzen artean "Euskara" hiztegia agertzen ez bazaizu, instalatu
behar duzulako da. Horretarako, beheraxeago dagoen "Gehitu hiztegiak..."
aukera sakatu eta nabigatzailearen beste erlaitz bat irekiko da,
hizkuntzen plugin guztiak zerrendatuz.
https://addons.mozilla.org/eu/firefox/language-tools/

Bertan, euskara eta beste hainbat agertzen dira. Erabiltzen dituzun
hizkuntza guztien hiztegiak instalatzea gomendatzen dizut. Gogoan izan
Hiztegia ortografia zuzenketan laguntzen dizun plugina dela (euskararen
kasuan Xuxen plugina) eta Hizkuntza-paketea nabigatzailearen menuak eta
antzeko literalak euskaratzeko dela (euskararen kasuan Librezalek garatua).

Zorte on,
Txopi.

or., 2014.eko uztren 18a 10:48(e)an, Elena Garcia Berasategi(e)k idatzi
zuen:
> Kaixo, Iker:
> 
> esango nuke aspaldi horrelako kasuren bat izan genuela, eta Wordeko
> hobespen baten kontua zela. Esaterik zenuke Wordeko zer bertsio erabiltzen
> duzun? eta Wordfastena?
> 
> "n"arena, aldiz, ez zait inoiz gertatu.
> 
> Bestalde, Hotmaileko testuetan euskara lehenestea diozu, baina erabiltzen
> duzun nabigatzailean egin beharko duzu hori. Nabigatzaileko xuxen
> instalatuta daukazu? Hemendik lor ditzakezu:
> 
> XuxenIE eta Xuxen Chrome lortzeko:
> http://www.euskara.euskadi.net/r59-20660/es/contenidos/informacion/euskarazko_softwarea/es_9568/xuxen.html
> 
> Xuxen Firefox: https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addon/xuxen/
> 
> Ea ba moldatzen zaren!
> Ondo izan,
> Elena
> 
> 
> 
> *Elena García Berasategi*
> 
> e.garcia a bildua elhuyar.com  [image: Linkedin lotura]
> <http://es.linkedin.com/pub/elena-garcia-berasategi/8/205/b96>
> tel.: 943363040 | luzp.: 219
> 
> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
> 
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org> | *www.eleka.net*
> <http://www.eleka.net/>
>     Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.   Ez inprimatu mezu hau
> ezinbestekoa ez bada.
> 
> 
> 2014-07-16 14:28 GMT+02:00 Iker Zaldua Zabalua <iker-zaldua a bildua hotmail.com>:
> 
>> Ez dakit zuei gertatzen zaizuen (baietz pensatu nahi dut!):
>> Zenbaitetan Wordfastekin lanean nabilela, hitz bateko azken hizkiak
>> hurrengo hizkiaren hasierara egiten du jauzi (bai, bai, harrapatu dut
>> hizkitxoa jauzi egiten, begiekin ikusi dudala, alegia). Adi egon ezean,
>> bihurrikeriak hondamendia ere sorraraz dezake. Nola edikin?
>> Bestetik, nire irudimena da, edo zenbaitetan, apetaz, "n" hizkia eransten
>> zaio hitz zenbaiti?
>>
>> Azkenik, nola egin Hotmaileko testuetan euskara lehenesteko? (testu hau
>> gorriz azpimarratu dit, guztiz)
>> Mila esker!
>> Iker
>>
> 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago