[itzul] Cry me a river
Juankar Hernandez Iruretagoiena
juankarh a bildua gmail.com
Lar, Mar 1, 18:19:26, CET 2014
Ibaika (?) gozatu dut zuen erantzunekin.
Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi. Hona hemen blogera eraman dudan
laburpena, atzekoz aurrera osatua:
Itzulpenaren gozamena:
*Juan Garzia Garmendia*:
honela itzuli nuen nik aspalditxo kanta ospetsu osoa:
'Urtu negarrez' (Cry Me A River)
Ni gabe diozu
Saminez zaudela
Urtu zaitez ba negarrez
Urtu negarrez
Ni urtu naizen bezala.
Lehenaz diozu
Damutzen zarela
Urtu zaitez ba negarrez
Urtu negarrez
Ni urtu naizen bezala.
Zugatik hustuak nik begi biak
Eta zuk malkorik ez
Ez zaizkit ahaztuko zure hitzak
Jolas inozoa zela
Maitasuna zuretzat, eta...
Oi, gaur zin dagizu
Hain maite nauzula
Urtu zaitez ba negarrez
Urtu negarrez
Ni urtu naizen bezala.
*Dionisio Amundarain Sarasola*:
'Egidazu ibaia bete negar'
*Jon Agirre*:
'Egidazu ibai bete negar'
*Berasategi Zurutuza, Joxe M*:
'Egidazu negar ibaika'
P.D. Txikitan beti 'erreka' esaten genuen. 'ibai' hitza ikasi genuenean
esan zidan orduan lankide nuen Joxantonio Ormazabal gogoangarriak, Zegaman
bertan, erreka hazita zetorrenean bere amonak "ibaia" hitza erabili ohi
zuela, ez dakit juxtu-juxtu zein hitzekin.
*Irizar, Ander*:
'Isur negarra uharka'
Mikel Laboaren "Martxa baten lehen notak" abestiaren oihartzuna baliatuz,
"uharka" erabil liteke. Orotarikoan, gainera, bada horrelako adibide bat
(ik. beheran).
Eguzkiak urtzen du goian
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.
2 uharka, uberraka (AN-erro), ugerraka (Sal).
(Llover) torrencialmente, a cántaros. "Uberraka ari du (AN-erro), ugerraka
ari du (Sal), llueve torrencialmente" Inza Eusk 1926 (3-4), 4. Euria
berehala hasi zen uharka eta etzen gehiago gelditu berrogoi egun eta
berrogoi gauez. Zerb IxtS 13. (Fig.). Bai, dolu handia da, eta uharka
nigarrez artzeko egunak ditugu. Lf Murtuts 11.
Eskerrik asko *Mikel Gartzia*ri ere... ('Urtu malkotan' ona iruditu
zitzaidan, baina berak Juanena hobetsi zuen)...
2014-02-27 9:55 GMT+01:00 Juankar Hernandez Iruretagoiena <
juankarh a bildua gmail.com>:
> Kanta baten izenburua da, eta jakin nahi nuke nola emango zenuketen...
>
> Ile-kontuetan sortzaile ikusi zaituztedanez, hona hemen beste proposamen
> bat.
>
> ("*Cry Me a River*" is a popular<http://en.wikipedia.org/wiki/Popular_music>American torch
> song <http://en.wikipedia.org/wiki/Torch_song>, written by Arthur Hamilton<http://en.wikipedia.org/wiki/Arthur_Hamilton>and first published in 1953, and made famous in the version by Julie
> London <http://en.wikipedia.org/wiki/Julie_London>, 1955... :-)
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140301/1261db6f/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago