[itzul] Inundación
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Mar 10, 17:31:40, CET 2014
"Unditu" hori (itsasontzia) hondatu edo hondoratu da ("hundir a lo hondo", hau da: 'se hundió el barco', ez 'se inundó el barco'). Ez dauka zerikusirik Garikoitzek galdetu duen "inundación" hitzaren esanahiarekin (urez bete, busti, sirastu, hondatu, zingiratu...).
Bestalde, Durangaldeko "undidu" hori, gaztelaniarena da, ez Durangaldekoa. "Estoy hundida" 'blai nago' da (ez bakarrik 'lur jota nago'), eta gaztelaniatik hartuta, eta 'blai' baztertuta: '*undiduta'.
Jon
From: Mendiola Agirre, Aitzol (Euskarabidea) [mailto:amendioa a bildua cfnavarra.es]
Sent: astelehena, 2014.eko martxoak 10 10:05
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] Inundación
Lehen paratu dudan esteka ez dabil. Hauxe OEH-koa:
unditu (Lcc, Chaho (h-)).
1. "Hundir a lo hondo, unditu" Lcc. "Hundirse la tierra, lurra unditu" Ib. "Anegarse la nave, unditu nabioa" Ib. Cf. tbn. Lcc: "Hundimiento, undiketea" y "anegamiento, undiketea". v. hondatu (2), hondoratu. Eta asten zelarik bereala unditzen, emanztizun bozak erranez: Jauna salba nazazu. Samper Mt 14, 30 (Hual unditan, BOEanm 1307 unditzen).
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140310/bb1b3fc6/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140310/bb1b3fc6/attachment.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago