[itzul] Cámara de niebla salina
Inaki Inurrieta
inaki.inurrieta a bildua gmail.com
Al, Mar 24, 16:38:03, CET 2014
Mila esker zuri ere, Antton!
Iñaki
Message: 2
> Date: Mon, 24 Mar 2014 14:17:06 +0100
> From: Antton Gurrutxaga Hernaiz <a.gurrutxaga a bildua elhuyar.com>
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Subject: Re: [itzul] Cámara de niebla salina
> Message-ID:
> <
> CAEYJ-T+PwAnaPdgwQtT9UFf3CZGTpN-KGmm8WYCo+ic3o8wBxQ a bildua mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset="iso-8859-1"
>
> Ez nuen *cámara de niebla salina* terminoaren aditzerik, baina ikusi dut
> ingelesez bi termino hauek erabiltzen direla: *salt spray chamber* eta
> *salt
> spray cabinet*. Ganbera hori *salt spray test* delakoa egiteko erabiltzen
> da, eta termino hori errazagoa da aurkitzen (Wikipedeia, IATE...).
> Frantseserako IATEk *essai au brouillard salin *eta *épreuve au brouillard
> salin* eman ditu, eta, gaztelaniarako,
> *prueba de corrosión con niebla salina. *
> ZTHko terminoa *cloud chamber* da, fisikan oso ezaguna eta erabilia den
> aparatua. Berez, ez du zerikusirik *salt spray chamber* delakoarekin, ZTHk
> dioen bezala, "Erradiazio ionizatzailearen partikulak detektatzeko tresna"
> baita.
>
> Ingelesez *salt spray* duten terminoetan, frantsesez *brouillard
> *erabiltzen
> da, eta, gaztelaniaz, *niebla*; horiek dira, hain zuzen ere, c*loud
> chamber*adierazteko terminoetan ere erabiltzen direnak. Beraz, uste
> dut euskaraz *laino
> *erabil genezakeela, *spray *aldetik jo gabe.
>
> Tresnaren termino osoa dela eta, duda daukat *gatz-laino ganbera* egin
> daitekeen, berrelkarketaren arazoa baitugu hor. Badakit berrelkarketari
> garai batean ezarritako mugak malgutu egin ditugula azkenaldian;
> esaterako, *datu-base
> sistemak *erabiltzen dugu inolako arazorik gabe, eta beste hainbat
> horrelako aipa litezke. Baina ez dakit ez ote den kasu honetan urrunegi
> joatea. Antzeko adibide batzuk: ur astuneko erreaktore, ohantze finkoko
> erreaktore. Kasu horietan, iz+izond. sintagma da gune den izenaren (
> *errekaktore*ren) modifikatzailea; oraingoan, berriz, iz.+iz. sintagma
> dugu modifikatzailea. Hala ere, uste dut, analogiaz, *gatz-lainoko
> ganbera *terminoa
> proposa litekeela*.* *Gatz-lainodun ganbera* ere egokia izan liteke.
>
> Antton Gurrutxaga
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140324/4e14033c/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago