[itzul] [Ortotip] Itzuli gabeko erreferentzien itzulpena

Alberto Martinez de la Cuadra acuadra a bildua zamudiokoudala.net
As, Maiatza 6, 09:24:04, CEST 2014


Jatorrizko argitalpena eta itzulpena aipatu nahi direnean, EIMAren Estilo-liburuaren arabera barra bat erabili behar da jatorrizko argitalpenaren erreferentzia eta itzulpenarena bereizteko (izenburu biak, letra etzanetan idatziak):
ONG, Walter J.: Orality and literacy, Methuen, London, 1982 / Oralidad y escritura, Editorial Fondo de Cultura Económica, México, 1987.
Izenburua atzerriko hizkuntzaren batean idatzita badago eta liburua itzulia ez badago, José Martínez de Sousaren Manual de la lengua españolaren arabera, kako zuzenen artean eta letra zuzenetan idatzirik erants daiteke izenburuaren itzulpena:
Martínez de Sousa, José: Manual de la lengua española [Espaineraren eskuliburua], Methuen, London, 1982.
Alberto


De: Maria Colera [mailto:mariacolera a bildua gmail.com]
Enviado el: lunes, 05 de mayo de 2014 15:51
Para: Itzul zerrenda
Asunto: [itzul] [Ortotip] Itzuli gabeko erreferentzien itzulpena

Arratsalde on,
Galdera oinarrizko samar batekin nator, baina, han eta hemen kontsultatu eta gero aurkitu ditudan arau-gomendioak bat ez datozenez, ea zuek laguntzerik duzuen.
Testu baten barruan liburu baten izenburua aipatzen bada, eta liburu hori euskarara itzuli gabe baldin badago, nola eman behar da?
Izenburua ingelesez [Izenburua euskaraz]
Izenburua ingelesez [Izenburua euskaraz]
Izenburua ingelesez 'Izenburua euskaraz'
Izenburua ingelesez 'Izenburua euskaraz'

' ordez «? Besterik?

Eskerrik asko, aldez aurretik,
Maria

_____________________________________

Alberto Martinez de la Cuadra Itzultzailea / Traductor

Zamudioko Udala - Ayuntamiento de Zamudio

Zerbitzu orokorrak / Servicios Generales | 944 060 990 | http://www.zamudiokoudala.net

OHARRA: Mezu elektroniko honetan eta beroni erantsitako agirietan jasotzen den informazioa isilpeko informazioa izan daiteke, sekretu profesionalaren pean dagoena. Mezua bidali zaion pertsonak du, eta ez beste inork, informazio hori erabiltzeko pribilejioa, eta debekatua dago zabaltzea, indarrean dagoen legeriaren arabera. Ez da zilegi aipatutakoa ez den bat mezu honetan sartzea. Beraz, mezua bidali zaien pertsonetariko bat ez bazara, jakinarazten dizut ezen, aurretik ZAMUDIOKO UDALAren baimen idatzia ez badaukazu, debekatuta dagoela eta legez kontrakoa izan daitekeela mezua irakurtzea, kopiak egitea, erreproduzitzea, hirugarrenei zabaltzea, bertan jasotako informazioa eta erantsitako agiriak erabiltzea edo hari lotutako beste edozein egite edo ez-egite, helburua zeinahi dela ere. Hortaz, mezu hau oker baten ondorioz jaso baduzu, eskatzen dizut berehala jakinaraz diezaguzula bide honetatik bertatik, eta ezaba dezazula, ez daukazulako baimenik mezu hau eta beroni erantsitako edozein agiri erabiltzeko. Eskerrik asko zure laguntzagatik.

AVISO: La información contenida tanto en este mensaje electrónico como en los documentos adjuntos puede ser información confidencial sometida a secreto profesional y privilegiada para uso exclusivo de la persona o personas a las que va dirigido, cuya divulgación está prohibida en virtud de la legislación vigente. No está permitido el acceso a este mensaje a cualquier otra persona distinta a los indicados. De modo que si usted no es uno de los destinatarios, se le informa de que su lectura, cualquier duplicación, reproducción, distribución a terceros, así como cualquier uso de la información contenida así como de los documentos adjuntos, o cualquiera otra acción u omisión tomada en relación con el mismo, sea cual sea su finalidad, sin la previa autorización escrita del AYUNTAMIENTO DE ZAMUDIO está prohibida y puede ser ilegal. Por lo tanto, si ha recibido este mensaje por error, le rogamos nos lo comunique de forma inmediata por esta misma vía y proceda a su eliminación puesto que no está autorizado a usarlo, así como a la de cualquier documento adjunto al mismo. Gracias por su colaboración.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140506/adbe8dd2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago