[itzul] [Ortotip] Itzuli gabeko erreferentzien itzulpena

a-amorrortu a bildua ivap.es a-amorrortu a bildua ivap.es
Al, Maiatza 5, 15:54:09, CEST 2014


Berriaren estilo-liburutik:

 

›Liburu eta film euskaratu gabeak aipatzean jatorrizko izenburuarekin batean itzulpena ematen denean, jatorrizkoa etzanez idazten da, eta itzulia arruntez.

Komedia ederra To Be or Not To Be (Izan edo ez izan). 
1988an argitaratu zen Il pendolo di Foucault (Foucaulten pendulua).

 

 

From: Maria Colera [mailto:mariacolera a bildua gmail.com] 
Sent: lunes, 05 de mayo de 2014 15:51
To: Itzul zerrenda
Subject: [itzul] [Ortotip] Itzuli gabeko erreferentzien itzulpena

 

Arratsalde on,

Galdera oinarrizko samar batekin nator, baina, han eta hemen kontsultatu eta gero aurkitu ditudan arau-gomendioak bat ez datozenez, ea zuek laguntzerik duzuen.

Testu baten barruan liburu baten izenburua aipatzen bada, eta liburu hori euskarara itzuli gabe baldin badago, nola eman behar da? 

Izenburua ingelesez [Izenburua euskaraz]
Izenburua ingelesez [Izenburua euskaraz]
Izenburua ingelesez 'Izenburua euskaraz'

Izenburua ingelesez 'Izenburua euskaraz'

 

' ordez «? Besterik?

 

Eskerrik asko, aldez aurretik,

Maria




________________________________

MARIA COLERA INTXAUSTI
Conference Interpreter

Itzultzailea · Traductora

ES · EN · CA · EU
+34 688657057 
mariacolera a bildua gmail.com <mailto:mariacolera a bildua gmail.com> 
linkedin.com/in/mariacolera

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140505/feec6508/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago