[itzul] esaldiak gaztelania zaharrean
Isabel Cantero
ixamar a bildua euskalnet.net
Or, Maiatza 9, 13:53:27, CEST 2014
Mmmmm
emmental gazta aipatzea ere ordu honetan
J, baina oso irudi egokia
da eta arrazoi duzu, hobe bigarren aukera. Nolanahi ere, konponduta dago
zalantza, bien bitartean bezeroak hirugarren aukeraren alde egin baitu.
Eskerrik asko zuri eta Karlosi emandako laguntzagatik.
Isabel Cantero.
De: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net]
Enviado el: viernes, 09 de mayo de 2014 13:09
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] esaldiak gaztelania zaharrean
1- Jatorrizkoa testuaren barruan utzi eta itzulpena oin-oharretan jarri
2- Alderantziz, itzulpena testuaren barruan eta jatorrizkoa oin-oharretan
3- Biak testuaren barruan utzi, bietako bat parentesien artean
Iruditzen zait beste faktore bat ere, beharbada, kontuan hartu behar izaten
dela: gaztelania zaharreko zenbat aipu diren testuan. Izan ere, testu luze
baten barruan gutxi-gutxi badira, 1. aukera ondo etor daiteke, baina
asko-asko badira, agian hobe 2. aukeraren alde egitea, bestela gelditu
daiteke itzulpena emmental gazta bezala, dena zuloz betea.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140509/95f35c67/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago