[itzul] ĢEsaldiaren antolaera: funtzio informatiboak gakoģ ikastaroa, izen ematea zabalik

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Al, Maiatza 12, 13:42:51, CEST 2014


ĢEsaldiaren antolaera: funtzio informatiboak gakoģ ikastaroa antolatu du EIZIEk, Juan Garzia irakaslearekin.

Ikastaro bera bi lekutan eskainiko dugu: Donostian eta Gasteizen (EHUn). Guztira 16 ordu izango ditu, 4 orduko 4 saiotan banaturik.

Edukia: Lehenik eta behin, funtzio informatiboak funtzio gramatikaletatik bereiztea da kontua: gramatikaren fabrikak ematen dizkion adreilu gordinekin etxea (esaldia) egoki antolatzea, semantikaren eta pragmatikaren eskakizunen arabera. Adierazi nahian dabilen hori irakurleari argi ematea da testugilearen eginkizuna. Horretarako, hainbat alderdi zaindu behar ditu, eta, bereziki, kohesioari hots, diskurtsoko osagaien arteko loturari dagozkionak: hitzordena, galdegai/mintzagai katea, anaforak, puntuazioa…

Noiz eta non:

Donostian, Kirol Etxean: 2014ko maiatzaren 28an eta 29an, eta ekainaren 4an eta 5ean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
Gasteizen, EHUko Letren Fakultatean: 2014ko ekainaren 11n, 12an, 18an eta 19an, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.
Informazio gehiago eta izen ematea, hemen: http://www.eizie.org/Jarduerak/eizie_ikastaroak/esaldiaren_antolaera14

Mila Garmendia
www.eizie.org
943 277 111




Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140512/d89c356f/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIE k tx.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 22697 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140512/d89c356f/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago