[itzul] "Denok batera lortu dugu"

Maria Arruti maria1arruti a bildua gmail.com
As, Maiatza 13, 10:35:01, CEST 2014


Biak zuzenak, hortaz.

Eskerrik asko erantzunengatik!


2014-05-12 14:26 GMT+02:00 Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.com>
:

> Egia da "batera"k "aldi berean" esan nahi duela, baina aurreko baieztapena
> bezain egia da "elkarrekin" ere esan nahi duela.
> "Gozen guztiok batera" ez da "goazen guztiok aldi berean" bakarrik, baizik
> eta "elkarrekin, bat eginik". OEHn adibide asko daude BATERA azpisarreran:
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>
>
> a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>
>
> tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> @ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>
>
>  Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> *www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>
>
>   Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
>
> 2014-05-12 13:06 GMT+02:00 Maria Arruti <maria1arruti a bildua gmail.com>:
>
> Kaixo:
>>
>> Mezu hori agertzen zen atzo Athleticeko jokalariek zelaira atera zuten
>> pankartan. Lagun bati arraroa egin zaio esaldia, eta haren azalpenak zer
>> pentsatua eman dit. Izan ere, haren ustez, "batera"k "aldi berean" esan
>> nahi du, eta egokiagoa iruditzen zaio "denok elkarrekin lortu dugu", ideia
>> ez baita "aldi berean" lortu dutela, baizik eta "elkarrekin" lortu dutela.
>> Alde batetik, ulertzen dut haren arrazoiketa, baina, bestetik, niri ondo
>> ematen dit belarrira jatorrizko esaldiak.
>>
>> Zuei zer iruditzen zaizue?
>>
>> Maria
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140513/d7fd9bcf/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago