[itzul] west indian

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Or, Maiatza 30, 17:54:59, CEST 2014


1958 eta 1962 bitartean, Erresuma Batuaren Karibeko kolonia batzuek, haien
artean Trinidad, Tobago, Barbados, Jamaika eta beste zirela, batasun
politiko bat eratu zuten, *West Indies Federation* izenekoa. Hortik dator *West
Indian* herritar-izen hori.
Euskaraz, *Mendebaldeko indiarrak* edo, beharbada, *mendebal-indiarrak*
esan liteke (hitz bakarrera biltzearren, *mendebal-haize, mendebal-laino,
mendebal-txori* elkarte jatorrak ditugun bezala; hala ere, azken horietan
"mendebal" hitzak NONDIK adierazten du, eta ez NON).


*Alfontso Mujika Etxeberria*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>

tel.: 943363040 | luzp.: 217

@ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>

 Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.


2014-05-30 16:56 GMT+02:00 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com>:

> "Antillarra" beharbada.
> Ingeleseko histegietan "antillano" eta "antillais" ematen dute West
> Indian-en ordain.
> "Karibearra" ere badago aukeran.
>
>
> 30/05/2014 16:30(e)an, nerea(e)k idatzi zuen:
>
>  Kaixo, Britainia Handian bai eta Ameriketan ere "West Indian" Jamaika eta
>> Karibeko irletako bitanleei deitzen zaio. Inork ikusi al du inoiz espresio
>> hau euskarara itzulita? Espainolera ere gaizki itzulita ikusi dut, ez dut
>> uste Indios del oeste edo mendebaleko indioak egokia dela, zein da zuen
>> iritzia, edo proposamena?
>>
>> Mila esker
>>
>> Nerea
>>
>>
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140530/d8bef6b2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago