[itzul] west indian

nerea bellonerea a bildua hotmail.com
Lar, Maiatza 31, 10:42:15, CEST 2014


Karibear erabiliko dut, literatur testua da eta irakurlegoak hobe ulertuko du, 

Mila esker denoi

Nerea

Date: Sat, 31 May 2014 09:28:07 +0200
From: albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com
To: itzul a bildua postaria.com
Subject: Re: [itzul] west indian

Jakin beharko litzateke zeinei buruz ari den testua: Antilletako indigenak, europar kolonizatzaileen ondorengoak edo, oro har, Antilla Txikietako biztanleak:

Wikipedia: «A West Indian is a native or inhabitant of the West Indies (the Antilles and the Lucayan Archipelago). For more than 100 years the words West Indian
 specifically described natives of the West Indies, but by 1661 
Europeans had begun to use it also to describe the descendents of 
European colonists who stayed in the West Indies.[1] Some West Indian people reserve this term for citizens or natives of the British West Indies.»

Azkeneko kasua bada, nahikoa izan daiteke 'karibetar' edo 'antillar'.

Alberto


2014-05-30 17:54 GMT+02:00 Alfontso Mujika Etxeberria <a.mujika a bildua elhuyar.com>:

1958 eta 1962 bitartean, Erresuma Batuaren Karibeko kolonia batzuek, haien artean Trinidad, Tobago, Barbados, Jamaika eta beste zirela, batasun politiko bat eratu zuten, West Indies Federation izenekoa. Hortik dator West Indian herritar-izen hori.



Euskaraz, Mendebaldeko indiarrak edo, beharbada, mendebal-indiarrak esan liteke (hitz bakarrera biltzearren, mendebal-haize, mendebal-laino, mendebal-txori elkarte jatorrak ditugun bezala; hala ere, azken horietan "mendebal" hitzak NONDIK adierazten du, eta ez NON).




Alfontso Mujika Etxeberria 





    
    
      
    
    
       
        a.mujika a bildua elhuyar.com



tel.: 943363040 | luzp.: 217
@ElhuyarItzulpen






         Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea

          20170 Usurbil

        
          www.elhuyar.org




    
  




  
    
      Mezu
 honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan 
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu
 ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera 
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
 kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi 
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
    
  




2014-05-30 16:56 GMT+02:00 kixmi <kixmi a bildua iservicesmail.com>:



"Antillarra" beharbada.

Ingeleseko histegietan "antillano" eta "antillais" ematen dute West Indian-en ordain.

"Karibearra" ere badago aukeran.





30/05/2014 16:30(e)an, nerea(e)k idatzi zuen:


Kaixo, Britainia Handian bai eta Ameriketan ere "West Indian" Jamaika eta Karibeko irletako bitanleei deitzen zaio. Inork ikusi al du inoiz espresio hau euskarara itzulita? Espainolera ere gaizki itzulita ikusi dut, ez dut uste Indios del oeste edo mendebaleko indioak egokia dela, zein da zuen iritzia, edo proposamena?






Mila esker



Nerea













 		 	   		  
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140531/3a847521/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago