[itzul] gauzen Internet

Koldo Biguri kbiguri a bildua yahoo.es
Ost, Aza 5, 11:59:25, CET 2014


Nik uste dut badirela arrazoiak Euskaltermekin ados ez egoteko.

Batetik, Penintsulako gaztelanian soilik erabiltzen den izen propioa kopiatu dugu; Ameriketakoan, aldiz, artikulu eta guzti ere erabiltzen dute lasai asko. Ingelesez bezala, bestalde: The Internet. Arazo handirik ez, behintzat, euskaraz ere mugatzailearekin erabiltzeko, nahiko bagenu.

"Internet de las cosas" delakoari dagokionez, egia da ingelesez Internet of things eta frantsesezInternet des choses erabiltzen dela, baina, kontuz, itema ondo egon arren, ehundaka adibidetan topatzen da The Internet of things eta L'Internet des objets.Italieraz ereL'Internet delle cose erabiltzen da. Beraz, arazorik ez dago, nire ustez, gauzen Interneta esateko. Hala nahi badugu, behintzat.

 
Koldo Biguri


________________________________
 De: Ander Altuna-UEU <a.altuna a bildua ueu.eus>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com> 
Enviado: Miércoles 5 de noviembre de 2014 11:42
Asunto: Re: [itzul] gauzen Internet
 


'Gauzen Internet' biak letra larriz eta artikulurik gabe ikusi dut hortik. Beraz, horren arabera:

- Gauzen Internet kontzeptua 
- Gauzen Interneti buruz 

- Gauzen Internetek
- Gauzen Internet da
- Gauzen Interneterako interesa
- Gauzen Interneten ahalmena

az., 2014.eko azaren 05a 11:31(e)an, "IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki"
      igorleak idatzi zuen:



Horrela dator Euskaltermen. Hona hemen fitxa:
 
Internet de las cosas 
 
- Informatika > Internet - 
 
eu                           gauzen Internet 
 
 
Definizioa : 
 
Mundu errealeko objektuak elkarren artean edo beste ordenagailu zein zerbitzuekin komunikatzea ahalbidetzen duen Interneten erabilera. Objektu horiei informazio digitala eransten dioten teknologiak baliatzen dira horretarako. 
 
 
es 
Internet de las cosas 
fr 
Internet des objets 
en 
Internet of things 
 
[Kontsulta-fitxak] [2014] 
 
Garbi dago, beraz, terminoa nola eman, baina deklinatzeko orduan, duda asko ditut.
 
Itzultzen ari naizen testuaren izenburuan, nola jarri?: Gauzen Internet / Gauzen Interneta / Gauzen Internet-a?
 
Gero, testuaren barruan, honelakoak ditut:
 
            - testuaren hasieran bertan: “Gauzen Internet” kontzeptua... / “Gauzen Interneta” kontzeptua...?
            - gauzen Interneti buruz / gauzen Internetari buruz?
            - gauzen Internetek / gauzen Internetak?
            - gauzen Internet da... / gauzen Interneta da...?
            - gauzen Interneterako interesa / gauzen Internetarako interesa?
            - gauzen Interneten ahalmena / gauzen Internetaren ahalmena?
 
Inork laguntzerik, bai?
 
Eskerrik asko!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/bfdc9159/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago