[itzul] Ceder la palabra
Iraia Oianguren
iraiaoianguren a bildua gmail.com
Ost, Aza 5, 12:06:15, CET 2014
Nik uste badugula testuinguru horretan eta gehiagotan egokia den egitura
bat, "orain zeure txanda". Horixe proposatuko nuke
On Nov 5, 2014 12:00 PM, <itzul-request a bildua postaria.com> wrote:
> ItzuL zerrendako mezuak bidali itzul a bildua postaria.com helbidera.
>
> Web bidez zerrendan izena emateko, edo zerrenda uzteko, joan helbide
> honetara:
> http://postaria.com/mailman/listinfo/itzul
>
> Posta elektronikoz egin nahi baduzu, bidali mezu bat 'help' hitza
> idatzita (aipu markarik gabe), bai Gaia lerroan zein mezuan bertan,
> helbide honetara:
> itzul-request a bildua postaria.com
>
> Zerrenda kudeatzen duenarekin harremanetan jartzeko:
> itzul-owner a bildua postaria.com
>
> Mezu honi erantzuten badiozu, mesedez, editatu Gaia (subject) lerroa.
> Horrelako mezuak saihestuko dituzu: "Re: ItzuL Mezu-Bilduma...".
>
>
> Gaurko gaiak:
>
> 1. "ceder la palabra" (Maribi Egia)
> 2. Re: gauzen Internet (Koldo Biguri)
>
>
> ----------------------------------------------------------------------
>
> Message: 1
> Date: Wed, 5 Nov 2014 11:56:01 +0100
> From: Maribi Egia <mari2egia a bildua gmail.com>
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Subject: [itzul] "ceder la palabra"
> Message-ID:
> <CALfAq7xi5Hh9z=8vxnoCiJJ5vTFE=
> ddHwoV+hwPe8+BwCh1i-g a bildua mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
>
> Egun on:
>
> Leku askotan irakurri eta entzuten dogu "norena izan berbea/hitza"
> egiturea, gaztelaniazko "ser su turno de palabra" edo "ceder la palabra
> esateko".
>
> Adibidez, eztabaida antolatu bati hasikerea emon aurretik, azalpenak emoten
> dituanak bere sarrerea amaitzen dauenean, eztabaideari lekua ixteko,
> "bueno... orain ... zeuona da berbea" , "zurea da hitza" erako egiturak.
>
> Egokia da egitura hori? kalko itxurea dauka, eta hiztegietan ez dot inon
> erabilera horretarako aurkitu; bai, ostera, hainbat hedabide euskaldunen
> adibideetan interneten.
>
> Era horretako aurkezpenetan, eskuez eta keinuez lagunduta, "eta, beste
> barik.... aurrera" esanda bere balioko leukela uste dot, baina, hotzean,
> gogorra deritxot.
>
> Zer proposatzen dozue holangoetarako?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik.
> Maribi
> -------------- hurrengo zatia --------------
> Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
> URL: <
> http://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/b7ca4c27/attachment-0001.html
> >
>
> ------------------------------
>
> Message: 2
> Date: Wed, 5 Nov 2014 10:59:25 +0000
> From: Koldo Biguri <kbiguri a bildua yahoo.es>
> To: "a.altuna a bildua ueu.eus" <a.altuna a bildua ueu.eus>, ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Subject: Re: [itzul] gauzen Internet
> Message-ID:
> <1415185165.50502.YahooMailNeo a bildua web172704.mail.ir2.yahoo.com>
> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
>
> Nik uste dut badirela arrazoiak Euskaltermekin ados ez egoteko.
>
> Batetik, Penintsulako gaztelanian soilik erabiltzen den izen propioa
> kopiatu dugu; Ameriketakoan, aldiz, artikulu eta guzti ere erabiltzen dute
> lasai asko. Ingelesez bezala, bestalde: The Internet. Arazo handirik ez,
> behintzat, euskaraz ere mugatzailearekin erabiltzeko, nahiko bagenu.
>
> "Internet de las cosas" delakoari dagokionez, egia da ingelesez Internet
> of things eta frantsesezInternet des choses erabiltzen dela, baina, kontuz,
> itema ondo egon arren, ehundaka adibidetan topatzen da The Internet of
> things eta L'Internet des objets.Italieraz ereL'Internet delle cose
> erabiltzen da. Beraz, arazorik ez dago, nire ustez, gauzen Interneta
> esateko. Hala nahi badugu, behintzat.
>
>
> Koldo Biguri
>
>
> ________________________________
> De: Ander Altuna-UEU <a.altuna a bildua ueu.eus>
> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Enviado: Miércoles 5 de noviembre de 2014 11:42
> Asunto: Re: [itzul] gauzen Internet
>
>
>
> 'Gauzen Internet' biak letra larriz eta artikulurik gabe ikusi dut hortik.
> Beraz, horren arabera:
>
> - Gauzen Internet kontzeptua
> - Gauzen Interneti buruz
>
> - Gauzen Internetek
> - Gauzen Internet da
> - Gauzen Interneterako interesa
> - Gauzen Interneten ahalmena
>
> az., 2014.eko azaren 05a 11:31(e)an, "IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki"
> igorleak idatzi zuen:
>
>
>
> Horrela dator Euskaltermen. Hona hemen fitxa:
>
> Internet de las cosas
>
> - Informatika > Internet -
>
> eu gauzen Internet
>
>
> Definizioa :
>
> Mundu errealeko objektuak elkarren artean edo beste ordenagailu zein
> zerbitzuekin komunikatzea ahalbidetzen duen Interneten erabilera. Objektu
> horiei informazio digitala eransten dioten teknologiak baliatzen dira
> horretarako.
>
>
> es
> Internet de las cosas
> fr
> Internet des objets
> en
> Internet of things
>
> [Kontsulta-fitxak] [2014]
>
> Garbi dago, beraz, terminoa nola eman, baina deklinatzeko orduan, duda
> asko ditut.
>
> Itzultzen ari naizen testuaren izenburuan, nola jarri?: Gauzen Internet /
> Gauzen Interneta / Gauzen Internet-a?
>
> Gero, testuaren barruan, honelakoak ditut:
>
> - testuaren hasieran bertan: ?Gauzen Internet? kontzeptua... /
> ?Gauzen Interneta? kontzeptua...?
> - gauzen Interneti buruz / gauzen Internetari buruz?
> - gauzen Internetek / gauzen Internetak?
> - gauzen Internet da... / gauzen Interneta da...?
> - gauzen Interneterako interesa / gauzen Internetarako
> interesa?
> - gauzen Interneten ahalmena / gauzen Internetaren ahalmena?
>
> Inork laguntzerik, bai?
>
> Eskerrik asko!
> -------------- hurrengo zatia --------------
> Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
> URL: <
> http://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/bfdc9159/attachment-0001.html
> >
>
> ------------------------------
>
> Subject: Bilduma oina
>
> _______________________________________________
> ItzuL posta zerrenda
> Mezuak bidaltzeko helbidea: itzul a bildua postaria.com
> Zerrenda utzi nahi baduzu bidali mezu huts bat hona:
> itzul-leave a bildua postaria.com
>
> ------------------------------
>
> Bilduma honen bukaera: ItzuL Mezu-Bilduma, 126 bilduma, 3. zenbakia
> *******************************************************************
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/6183b4d1/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago