[itzul] "ceder la palabra"

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Ost, Aza 5, 12:04:34, CET 2014


Hizpidea daukazu edo antzekoa.

Eusko Legebiltzarreko Lehendakariak erabilten dau.

Baliagarri da.

El 05/11/2014 11:56, Maribi Egia escribió:
> Egun on:
>
> Leku askotan irakurri eta entzuten dogu "norena izan berbea/hitza" 
> egiturea, gaztelaniazko "ser su turno de palabra" edo "ceder la 
> palabra esateko".
>
> Adibidez, eztabaida antolatu bati hasikerea emon aurretik, azalpenak 
> emoten dituanak bere sarrerea amaitzen dauenean, eztabaideari lekua 
> ixteko, "bueno... orain ... zeuona da berbea" , "zurea da hitza" erako 
> egiturak.
>
> Egokia da egitura hori? kalko itxurea dauka, eta hiztegietan ez dot 
> inon erabilera horretarako aurkitu; bai, ostera, hainbat hedabide 
> euskaldunen adibideetan interneten.
>
> Era horretako aurkezpenetan, eskuez eta keinuez lagunduta, "eta, beste 
> barik.... aurrera" esanda bere balioko leukela uste dot, baina, 
> hotzean, gogorra deritxot.
>
> Zer proposatzen dozue holangoetarako?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik.
> Maribi
>
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/6a5c03c2/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago