[itzul] gauzen Internet

Joxean Zapirain joxean a bildua uzei.com
Ost, Aza 5, 12:17:20, CET 2014


Kaixo,

 

Bai, maiuskularena hutsegitea izan da, eta jada moldatu dugu: corpusetan
hala ageri da, eta ingelesez ere Internet of Things (IoT laburtzapenarekin)
erabiltzen da.

 

Bestalde, guk Internet deklinatzerakoan mugagabearen aldeko hautua egina
dugu oraingoz, nahiz eta onartzen dugun eztabaidatzeko puntua izan
daitekeela.

 

 

__________________

 

 

Joxean Zapirain

UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa


 

Terminologia Saila
Aldapeta, 20
E-20009 DONOSTIA
Tel: +34 943473377
www.uzei.com

 <http://www.uzei.com/>  <http://www.twitter.com/UZEI_>
<http://www.facebook.com/SinonimoenHiztegia> 

 <http://www.uzei.com/hobelex> 

__________________

:: Mezu hau konfidentziala da. Mezuaren edukia legeak babesten du. Zu ez
bazara mezuaren hartzailea, legeak debekatu egiten du mezuaren edukia
edozein xedetarako erabiltzea. Jakinaraz iezaiozu berehala UZEIri eta ezaba
ezazu mezua. Eskerrik asko. Halaber, jakizu zure helbide elektronikoa eta
ematen dizkiguzun gainerako datu pertsonalak UZEIren ardurapeko eta
jabetzapeko fitxategi batean sartuko ditugula, eta zure eta UZEIren arteko
harremanen ondoriozko jarduerak kudeatzeko erabiliko direla. Zuk onetsi
egiten duzu datuen erabilera hori. Datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko
eta aurka egiteko zure eskubidea baliatzeko idatzi UZEIra. :: UZEI.
Aldapeta, 20. 20009 Donostia. uzei a bildua uzei.com

  _____  

Nork: Koldo Biguri [mailto:kbiguri a bildua yahoo.es] 
Bidaltze-data: miércoles, 05 de noviembre de 2014 11:59
Nori: a.altuna a bildua ueu.eus; ItzuL
Gaia: Re: [itzul] gauzen Internet

 

Nik uste dut badirela arrazoiak Euskaltermekin ados ez egoteko.

 

Batetik, Penintsulako gaztelanian soilik erabiltzen den izen propioa kopiatu
dugu; Ameriketakoan, aldiz, artikulu eta guzti ere erabiltzen dute lasai
asko. Ingelesez bezala, bestalde: The Internet. Arazo handirik ez,
behintzat, euskaraz ere mugatzailearekin erabiltzeko, nahiko bagenu.

 

"Internet de las cosas" delakoari dagokionez, egia da ingelesez Internet of
things eta frantsesez Internet des choses erabiltzen dela, baina, kontuz,
itema ondo egon arren, ehundaka adibidetan topatzen da The Internet of
things eta L'Internet des objets. Italieraz ere L'Internet delle cose
erabiltzen da. Beraz, arazorik ez dago, nire ustez, gauzen Interneta
esateko. Hala nahi badugu, behintzat.

 

Koldo Biguri

 

  _____  

De: Ander Altuna-UEU <a.altuna a bildua ueu.eus>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com> 
Enviado: Miércoles 5 de noviembre de 2014 11:42
Asunto: Re: [itzul] gauzen Internet

 

'Gauzen Internet' biak letra larriz eta artikulurik gabe ikusi dut hortik.
Beraz, horren arabera:

- Gauzen Internet kontzeptua 

- Gauzen Interneti buruz 

- Gauzen Internetek

- Gauzen Internet da

- Gauzen Interneterako interesa

- Gauzen Interneten ahalmena



az., 2014.eko azaren 05a 11:31(e)an, "IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" igorleak
idatzi zuen:

 

Horrela dator Euskaltermen. Hona hemen fitxa:

 

Internet de las cosas 

 

- Informatika > Internet - 

 

eu                           gauzen Internet 

 

 

Definizioa : 

 

Mundu errealeko objektuak elkarren artean edo beste ordenagailu zein
zerbitzuekin komunikatzea ahalbidetzen duen Interneten erabilera. Objektu
horiei informazio digitala eransten dioten teknologiak baliatzen dira
horretarako. 

 

 

es 

Internet de las cosas
<http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91
aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=ES&galdera=Internet%20de
%20las%20cosas&terminoTermkod=1661176&fitxatik=bai> 

fr 

Internet des objets
<http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91
aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=FR&galdera=Internet%20de
s%20objets&terminoTermkod=1661177&fitxatik=bai> 

en 

Internet of things
<http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91
aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=EN&galdera=Internet%20of
%20things&terminoTermkod=1661178&fitxatik=bai> 

 

[Kontsulta-fitxak] [2014] 

 

Garbi dago, beraz, terminoa nola eman, baina deklinatzeko orduan, duda asko
ditut.

 

Itzultzen ari naizen testuaren izenburuan, nola jarri?: Gauzen Internet /
Gauzen Interneta / Gauzen Internet-a?

 

Gero, testuaren barruan, honelakoak ditut:

 

            - testuaren hasieran bertan: “Gauzen Internet” kontzeptua... /
“Gauzen Interneta” kontzeptua...?

            - gauzen Interneti buruz / gauzen Internetari buruz?

            - gauzen Internetek / gauzen Internetak?

            - gauzen Internet da... / gauzen Interneta da...?

            - gauzen Interneterako interesa / gauzen Internetarako interesa?

            - gauzen Interneten ahalmena / gauzen Internetaren ahalmena?

 

Inork laguntzerik, bai?

 

Eskerrik asko! 

 

 

 

 

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/7113ed3e/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image005.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 1043 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/7113ed3e/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image006.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 1019 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/7113ed3e/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image007.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 1236 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/7113ed3e/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image008.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 1575 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/7113ed3e/attachment-0003.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago