[itzul] gauzen Internet
"IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki"
iibanez a bildua gipuzkoa.net
Ost, Aza 5, 14:52:53, CET 2014
Hona hemen Euskaltermeko fitxa zuzendua:
- Informatika > Internet -
eu Gauzen Internet
Definizioa :
Mundu errealeko objektuak elkarren artean edo beste ordenagailu zein zerbitzuekin komunikatzea ahalbidetzen duen Interneten erabilera. Objektu horiei informazio digitala eransten dioten teknologiak baliatzen dira horretarako.
es
Internet de las cosas <http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=ES&galdera=Internet%20de%20las%20cosas&terminoTermkod=1661176&fitxatik=bai>
fr
Internet des objets <http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=FR&galdera=Internet%20des%20objets&terminoTermkod=1661177&fitxatik=bai>
en
Internet of Things <http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=EN&galdera=Internet%20of%20things&terminoTermkod=1661178&fitxatik=bai>
[Kontsulta-fitxak] [2014]
"Internet", bera bakarrik, mugagabean deklinatzea, nahiko erraz onartzen dut, baina "Gauzen Internet" izen sintagmak badirudi mugatua eskatzen duela "Gauzen" lehen parte horrek izen sintagma osoa mugatzea eskatzen duelako, berez (bestela izen berezi hutsa da?; esaterako, toponimo baten antzeko jokaera duena?).
Testuaren izenbururako, bada, mugatuak hobeto jotzen dit: Gauzen Interneta (gainera, ahoz esateko testua izatea, uste dut, plus bat dela erabaki hori hartzeko).
Gainerakoak, berriz, mugagabean utzi ditut (batzuekin, oraindik, duda eginda, baina):
- testuaren hasieran bertan: Gauzen Internet kontzeptua...
- Gauzen Interneti buruz
- Gauzen Internetek
- Gauzen Internet da...
- Gauzen Interneterako interesa
- Gauzen Interneten ahalmena
Erabaki erdi-salomonikoa? Inkoherentzia? Apeta hutsa? Pragmatismoa? Ez dakit. Uste dut salbuespenak ere horretarako daudela: salbuespenak egiteko.
Noski, nire itzulpen jakin horretarako bakarrik erabaki dut horrela egitea (gaur bertan entregatu behar nuen), ez jarraibide finko bat ezartzeko asmoz.
Eskerrik asko Anderri, Koldori eta Joxeani.
Segi dezala eztabaidak!
________________________________
Nork: Joxean Zapirain [mailto:joxean a bildua uzei.com]
Bidaltze-data: miércoles, 05 de noviembre de 2014 12:17
Nori: 'Koldo Biguri'; 'ItzuL'; a.altuna a bildua ueu.eus
Gaia: Re: [itzul] gauzen Internet
Kaixo,
Bai, maiuskularena hutsegitea izan da, eta jada moldatu dugu: corpusetan hala ageri da, eta ingelesez ere Internet of Things (IoT laburtzapenarekin) erabiltzen da.
Bestalde, guk Internet deklinatzerakoan mugagabearen aldeko hautua egina dugu oraingoz, nahiz eta onartzen dugun eztabaidatzeko puntua izan daitekeela.
__________________
Joxean Zapirain
UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroa
Terminologia Saila
Aldapeta, 20
E-20009 DONOSTIA
Tel: +34 943473377
www.uzei.com<http://www.uzei.com>
[cid:232035013 a bildua 05112014-19A1]<http://www.uzei.com/>[cid:232035013 a bildua 05112014-19A8]<http://www.twitter.com/UZEI_>[cid:232035013 a bildua 05112014-19AF]<http://www.facebook.com/SinonimoenHiztegia>
[cid:232035013 a bildua 05112014-19B6]<http://www.uzei.com/hobelex>
__________________
:: Mezu hau konfidentziala da. Mezuaren edukia legeak babesten du. Zu ez bazara mezuaren hartzailea, legeak debekatu egiten du mezuaren edukia edozein xedetarako erabiltzea. Jakinaraz iezaiozu berehala UZEIri eta ezaba ezazu mezua. Eskerrik asko. Halaber, jakizu zure helbide elektronikoa eta ematen dizkiguzun gainerako datu pertsonalak UZEIren ardurapeko eta jabetzapeko fitxategi batean sartuko ditugula, eta zure eta UZEIren arteko harremanen ondoriozko jarduerak kudeatzeko erabiliko direla. Zuk onetsi egiten duzu datuen erabilera hori. Datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko zure eskubidea baliatzeko idatzi UZEIra. :: UZEI. Aldapeta, 20. 20009 Donostia. uzei a bildua uzei.com<mailto:uzei a bildua uzei.com>
________________________________
Nork: Koldo Biguri [mailto:kbiguri a bildua yahoo.es]
Bidaltze-data: miércoles, 05 de noviembre de 2014 11:59
Nori: a.altuna a bildua ueu.eus; ItzuL
Gaia: Re: [itzul] gauzen Internet
Nik uste dut badirela arrazoiak Euskaltermekin ados ez egoteko.
Batetik, Penintsulako gaztelanian soilik erabiltzen den izen propioa kopiatu dugu; Ameriketakoan, aldiz, artikulu eta guzti ere erabiltzen dute lasai asko. Ingelesez bezala, bestalde: The Internet. Arazo handirik ez, behintzat, euskaraz ere mugatzailearekin erabiltzeko, nahiko bagenu.
"Internet de las cosas" delakoari dagokionez, egia da ingelesez Internet of things eta frantsesez Internet des choses erabiltzen dela, baina, kontuz, itema ondo egon arren, ehundaka adibidetan topatzen da The Internet of things eta L'Internet des objets. Italieraz ere L'Internet delle cose erabiltzen da. Beraz, arazorik ez dago, nire ustez, gauzen Interneta esateko. Hala nahi badugu, behintzat.
Koldo Biguri
________________________________
De: Ander Altuna-UEU <a.altuna a bildua ueu.eus>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: Miércoles 5 de noviembre de 2014 11:42
Asunto: Re: [itzul] gauzen Internet
'Gauzen Internet' biak letra larriz eta artikulurik gabe ikusi dut hortik. Beraz, horren arabera:
- Gauzen Internet kontzeptua
- Gauzen Interneti buruz
- Gauzen Internetek
- Gauzen Internet da
- Gauzen Interneterako interesa
- Gauzen Interneten ahalmena
az., 2014.eko azaren 05a 11:31(e)an, "IBAÑEZ SAN ROMAN, Iñaki" igorleak idatzi zuen:
Horrela dator Euskaltermen. Hona hemen fitxa:
Internet de las cosas
- Informatika > Internet -
eu gauzen Internet
Definizioa :
Mundu errealeko objektuak elkarren artean edo beste ordenagailu zein zerbitzuekin komunikatzea ahalbidetzen duen Interneten erabilera. Objektu horiei informazio digitala eransten dioten teknologiak baliatzen dira horretarako.
es
Internet de las cosas <http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=ES&galdera=Internet%20de%20las%20cosas&terminoTermkod=1661176&fitxatik=bai>
fr
Internet des objets <http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=FR&galdera=Internet%20des%20objets&terminoTermkod=1661177&fitxatik=bai>
en
Internet of things <http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/q91EusTermWar/kontsultaJSP/q91aBilaketaAction.do?ekin=FITXATIK&galderakoHizkuntza=EN&galdera=Internet%20of%20things&terminoTermkod=1661178&fitxatik=bai>
[Kontsulta-fitxak] [2014]
Garbi dago, beraz, terminoa nola eman, baina deklinatzeko orduan, duda asko ditut.
Itzultzen ari naizen testuaren izenburuan, nola jarri?: Gauzen Internet / Gauzen Interneta / Gauzen Internet-a?
Gero, testuaren barruan, honelakoak ditut:
- testuaren hasieran bertan: "Gauzen Internet" kontzeptua... / "Gauzen Interneta" kontzeptua...?
- gauzen Interneti buruz / gauzen Internetari buruz?
- gauzen Internetek / gauzen Internetak?
- gauzen Internet da... / gauzen Interneta da...?
- gauzen Interneterako interesa / gauzen Internetarako interesa?
- gauzen Interneten ahalmena / gauzen Internetaren ahalmena?
Inork laguntzerik, bai?
Eskerrik asko!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/e0ff4990/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image005.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 1043 bytes
Azalpena: image005.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/e0ff4990/attachment.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image006.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 1019 bytes
Azalpena: image006.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/e0ff4990/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image007.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 1236 bytes
Azalpena: image007.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/e0ff4990/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image008.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 1575 bytes
Azalpena: image008.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/e0ff4990/attachment-0003.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago