[itzul] "ceder la palabra"
Maribi Egia
mari2egia a bildua gmail.com
Ost, Aza 5, 11:56:01, CET 2014
Egun on:
Leku askotan irakurri eta entzuten dogu "norena izan berbea/hitza"
egiturea, gaztelaniazko "ser su turno de palabra" edo "ceder la palabra
esateko".
Adibidez, eztabaida antolatu bati hasikerea emon aurretik, azalpenak emoten
dituanak bere sarrerea amaitzen dauenean, eztabaideari lekua ixteko,
"bueno... orain ... zeuona da berbea" , "zurea da hitza" erako egiturak.
Egokia da egitura hori? kalko itxurea dauka, eta hiztegietan ez dot inon
erabilera horretarako aurkitu; bai, ostera, hainbat hedabide euskaldunen
adibideetan interneten.
Era horretako aurkezpenetan, eskuez eta keinuez lagunduta, "eta, beste
barik.... aurrera" esanda bere balioko leukela uste dot, baina, hotzean,
gogorra deritxot.
Zer proposatzen dozue holangoetarako?
Eskerrik asko aldez aurretik.
Maribi
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141105/b7ca4c27/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago