[itzul] Peppa Pig

BECERRA ITURGAITZ, Juan Mari jmbecerra a bildua gipuzkoa.net
Al, Urr 13, 09:29:07, CEST 2014


Balio baldin dizue, "Los pitufos" marrazki bizidunetan, "Papa pitufo" "Pottoki aita" da, hala euskaratu zuten.
________________________________
Nork: usua lasa urkiri [mailto:usua_lasa a bildua yahoo.es]
Bidaltze-data: lunes, 13 de octubre de 2014 9:19
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Peppa Pig

Gure etxean, Aitatxo Pig eta Amatxo Pig dira.

Usua Lasa


El Viernes 10 de octubre de 2014 15:57, kbiguri <kbiguri a bildua yahoo.es> escribió:


Aita Donostia edo Aita Barandiaran esaten badugu, zer arazo dago Aita Pig eta Ama Pig esateko, Pig abizena balitz bezala? Koherenteagoa da gainera Peppa Pig izen(-abizen)arekin.

Koldo Biguri

El 2014 urr. 10, a las 15:43, Jon Gastelurrutia Cengotitabengoa <jongasgas a bildua hotmail.com<mailto:jongasgas a bildua hotmail.com>> escribió:

Lehenengo izen berezia eta gero arrunta jarriko nuke, Pig ama eta Pig aita. Hala izaten baita beste kasu batzuetan ere, Ninja dortokak esaterako.

________________________________
Date: Fri, 10 Oct 2014 12:26:44 +0200
From: xemein.marieli a bildua gmail.com<mailto:xemein.marieli a bildua gmail.com>
To: itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>
Subject: [itzul] Peppa Pig

Kaixo, lankideok:

Umeentzako liburutxo batzuen itzulpenarekin nabil endredatuta; agian lerdokeria irudituko zaizue, baina lankideekin kontsultatu arren, ez gara ados jarri.

ea ba, nola emango zenukete: Peppa Pig saileko liburuxketan: PAPA PIG/ MAMA PIG: AITA PIG/ PIG AITA? AMA PIG/PIG AMA?

Eskerrik asko!



-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141013/99fdfa0e/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago