[itzul] kuku-bildots
Itzultzailea-Eibarko Udala
itzultzailea a bildua eibar.net
Or, Urr 17, 09:00:28, CEST 2014
Hona hemen Asier Sarasuak bidalitako erantzuna:
ez, "kuku-bildotsa" ez,
baina "kuku-negua" bai.
http://eibarko-euskara.com/node/10772
azken batian, antzerako kontua: 'berandu' datorren negua.
Begoña Azpiri Eguren
itzultzailea a bildua eibar.net<mailto:itzultzaileai a bildua eibar.net> / egoibarra a bildua eibar.net<mailto:egoibarra a bildua eibar.net>
tel.: + 34 943708421 / 23
Eibarko udala / Ayuntamiento de Eibar
Untzaga plaza, z/g
20600 Eibar
www.egoibarra.com<http://www.egoibarra.com/>
________________________________
De: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
Enviado el: osteguna, 2014.eko urriak 16 11:13
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] kuku-bildots
Berriketaren haritik, berba hori jaulki zigun lehengoan (eta ondotik azalpena, nahiz testuinguruan ulertzekoa zen), Busturialdeko Arrieta herriko Jainko auzoko agure jator batek. "Ño, apuntatzekoa", egin nuen neure artean.
Orain, OEHn begiratu, eta hara:
KUKU-BILDOTS. a) "(BN), cordero tardío, nacido fuera de tiempo" A. b) "(Sal), niño de padres muy entrados en años" A.
Adierok guztiz bat datoz jainkotarraren azalpenarekin; alde horretatik, ustekaberik ez. OEHkoaren parentesiak, ordea, bai harrigarriak: baxenafarreraz eta saraitzueraz ere berdin!
Azkuek bilduak omen, bestetik, bi erreferentziok. Orduan, han urrutian bai eta etxe ondoan entzun gabeak zituen berbok gure Resurreccion-Mariak?!
Gustatuko litzateke, eta horregatik mezu hau, hitz horren euskalkiartekotasunaren norainokoa egiaztatzea. Alegia, estimatuko nizuekeela, zeuen inguruan erabilera horren berri duzuenoi, hala adieraztea.
Kuku aurretiko esker mila.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141017/b92aaad8/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago