[itzul] ZEOZER eta Nonor

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Urr 22, 09:48:08, CEST 2014


Bat nator Xabierrekin. Gainera, “zeozer” esaten duenak hitz bakarra esaten duen sentsazioa du; hau da, ez dauka buruan “zer edo zer”, noizbait hortik eratorri zen beste hitz bat baizik. Izan ere “zer edo zer” esan nahi duenak ahoz “ze(e)dozer” esango luke (“zeozer” leku gutxi batzuetan ahoz “z’ozer” entzuten da). Baina “ze m’uz” esaten duenak, norbaiti beharbada “zemuz” esaten duela iruditu arren, badaki hitz bi esaten dituela.

 

Jon

 

 

From: Xabier Aristegieta [mailto:allurritza a bildua gmail.com] 
Sent: asteartea, 2014.eko urriak 21 18:43
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] ZEOZER eta Nonor

 

"Zer moduz"en kaltetan ez baldin bada ("zeozer" "zer edo zer"en kaltetan izan ez den bezalaxe), nigatik, aurrera (ingelesez ere "ain't " eta "gonna" ikusten diren modu berean).

Dena den, nire inpresioa da (eta agian oker nago) "zeozer" en erabilera-pisua askoz ere handiagoa dela "zer edo zer"en aldean, "zemuz"ena "zer moduz"en aldean baino.
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141022/bfa83bda/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: marca_outlook_seguridad.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 66738 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141022/bfa83bda/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago