[itzul] 'Shakespeare bertsolari': itzultzailearen sukaldea II.

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Ost, Urr 22, 10:36:53, CEST 2014



SHAKESPEARE BERTSOLARI

Uda-gau bateko ametsa neurtitzen sukaldean




Shakespeareren Ametsa biziarazten programaren barruan,  EIZIEk eta Donostia 2016k Shakespeare bertsolari: itzultzailearen sukaldea (II) jarduera antolatu dute urriaren 30erako: http://www.eizie.org/uda_ametsa/sukaldea2

Saioaren helburua bertsolaritzaren mundua Shakespeareren obrara gerturatzea da, eta, horretarako, Uda-gau bateko ametsa obrako hainbat pasarte hartuko dira oinarritzat. Izan ere, A Midsummer Night's Dream obra bertso neurtu eta errimadunetan idatzita dago, eta testua euskarara ekartzean nahitaez hartu behar da kontuan ezaugarri hori.

Solasaldiak bertso-saio baten egitura izango du, eta sukaldari nagusiak Juan Garzia –obraren itzultzailea–, Jon Martin –bertsolaria eta idazlea– eta Miren Ibarluzea –bertsolaria eta itzultzailea– izango dira, Idoia Nobleren gidaritzapean. Gainera, saioan landuko diren pasarteak EIZIEren webgunean jarri ditugu (Bingen Ametzagaren euskarazko itzulpenak prosan, Shakespeareren jatorrizkoekin batera), nahi duenak aukera izan dezan pasarteok bertsotan ematen saiatzeko eta saioan bere ekarpenak egiteko: http://www.eizie.org/uda_ametsa/sukaldea2/SukaldeBertso_materiala.pdf

Non: Lugaritz kultur etxea, Donostia

Noiz: 2014ko urriaren 30a

Ordua: 18:00ak






Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.

DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141022/421d74aa/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIE k tx.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 22697 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141022/421d74aa/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago