[itzul] Eskerrik

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Urr 29, 19:22:16, CET 2014


Ez, noski: "-i esker(rak)" esapidearen baliokidea da hori, "pozik" edo
"beharrik..." bezalatsukoa, eta ez partitibozko sintagma bat.

Oskar Bilbao-Goyoaga<oskarbilbao a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko urriak 29 19:06):

> OHEren arabera  "zerbaiti/nornaiti eskerrik"  esapideak tradizioa badauka.
> Dena den, ez dakit zure galdera erabilera horri dagokionetz.
>
>
>
>
>   El Miércoles 29 de octubre de 2014 18:48, Patxi Petrirena <
> petrirena a bildua gmail.com> escribió:
>
>
> Ni, egia esan, harrituta gelditu nintzen lehenbizikoz esan zidatenean...
> Ez dut uste arrastorik dagoenik orain arteko erabileran. Hiztegi Batuan
> "eskerrik asko" eta "eskerrik anitz" ditugu.
>
> Karmele Aurtenetxe<karmeleaurtenetxe a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko urriak 29 15:37):
>
>  Kaixo guztioi!
>
> Azken aldi honetan, erantzun batzuk " eskerrik asko" bategaz jaso
> beharrean " eskerrik" huts batez jasotzen dodaz. Esango neuke hori txarto
> dagoala . Azalpen lagungarririk? Mila esker
> Karmele Aurtenetxe
>
>
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141029/5883b051/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago