[itzul] Eskerrik

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Urr 29, 19:17:54, CET 2014


Kasu honetan, gainera, gramatikala ere ez da "eskerrik" soil hori;
gaztelaniaz "de gracias" litzatzekeen modutsuan.

Aspaldi lotsagatzen ari den beste pare bat "mila esker a(u)nitz" eta
"mila-mila esker" dira, semantikoki (gutxienez) bitxiak, non eta biderketa
zentzua (!) ez zaion ematen: mila mila = milioi bat?!.

Izatekotan, "mila eta mila" litzateke normalagoa noski. Orotarikoan,
Lizarraga Elkanokoaren ale bat bakarrik dator juntagailu gabe:


Eskér milla milla. LE Ong 34v. Eskerrik asko, aitona, milla ta milla esker.
Ag G 145. Esker mila eta mila! Barb Sup 25.


Ez ote zaigu nahikoa asko, a(u)nitz edo *mila *izatea eskerrok?



Patxi Petrirena<petrirena a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2014(e)ko
urriak 29 18:48):

> Ni, egia esan, harrituta gelditu nintzen lehenbizikoz esan zidatenean...
> Ez dut uste arrastorik dagoenik orain arteko erabileran. Hiztegi Batuan
> "eskerrik asko" eta "eskerrik anitz" ditugu.
>
> Karmele Aurtenetxe<karmeleaurtenetxe a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2014(e)ko urriak 29 15:37):
>
>>  Kaixo guztioi!
>>
>> Azken aldi honetan, erantzun batzuk " eskerrik asko" bategaz jaso
>> beharrean " eskerrik" huts batez jasotzen dodaz. Esango neuke hori txarto
>> dagoala . Azalpen lagungarririk? Mila esker
>> Karmele Aurtenetxe
>>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20141029/7ab97243/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago