[itzul] Orduak idatziz nola eman
bpikabea a bildua itzulika.com
bpikabea a bildua itzulika.com
Ast, Ira 4, 16:43:36, CEST 2014
Aupa!
Demagun 18:30 dugula. Euskaltzaindiaren 35. araua irakurri eta 18:30ean
behar duela ondorioztatu dut (hain zuzen, arauaren azken orrian dagoen
taulako 5. puntuan dago jasota).
Esan didatenez, puntu hori kontraesanean dago goragoko 2.arekin ("erdia"
idatziz nola erabili jasotzen duenarekin, alegia), eta onargarria omen
da 18:30etan idaztea ere.
Nire ustez, bi puntuek ez dute gauza bera arautzen eta, beraz, ez daude
kontraesanean.
Arraroa ere egiten omen zaie singularreko forma. Baina bereizi beharra
dago halaber nola esaten diren eta nola idazten diren...
Hainbat aukera daude orduak emateko, jakina, baina zifretan emanez gero,
Euskaltzaindiaren erabakia argia da.
Zuen iritzien zain geratzen naiz.
Mila esker aldez aurretik,
Belen
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago