[itzul] Orduak idatziz nola eman

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.com
Ast, Ira 4, 18:24:10, CEST 2014


Nik ere ez dut hor kontraesanik ikusten.

Zuk esan duzun moduan, "18:30ean" behar du zenbakiz idatziz gero, eta ez
"18:30etan". Beste kontu bat da "18:30ean" ikusten duenak zer esango duen.
Hau da, "sei eta erdietan" esan dezake, baina hori beste kontu bat da.

Baina, nire iritziz, arau horretan bada kontraesan bat, honela esaten baitu
zenbaki bidez adierazteari dagokion atalean:
"orduei pluraleko kasu-marka ezarriko zaie"
"15:00etan"

Hori bada kontraesana. Izan ere, zenbakiz adierazten denean, minutuak ere
adierazten dira. Alegia, "15:00an" behar luke (hamabost eta zeroan). "0"
zenbakia izan edo "30" zenbakia izan, berdin behar luke. Beste kontu bat da
normalean, ia beti, "hiruretan" esango dugula (badira, dena dela, bestelako
testuinguruak, adierazpen teknikoari dagozkionak, non "zero zeroan", edo
"zero minutuan" esatea komeni den, baita segundoak aipatzekoak ere:
1:05:37an).

"(...) xifra horiek bere horretan irakurtzeko tradiziorik eza kontuan
harturik (...)" dio arauak, eta irakurketa normala gomendatzen dute
("hiruretan").

Baina, nire ustez, "15:00etan" eta "15:05ean" araututa, nahasi egin dira
arauan bi adierazpideak, irakurketa naturala eta irakurketa teknikoa.


*Alfontso Mujika Etxeberria*


a.mujika a bildua elhuyar.com <a.mendizabal a bildua elhuyar.com>

tel.: 943363040 | luzp.: 217

@ElhuyarItzulpen <https://twitter.com/ElhuyarItzulpen>

 Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

*www.elhuyar.org* <http://www.elhuyar.org>

  Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.


2014-09-04 16:43 GMT+02:00 <bpikabea a bildua itzulika.com>:

> Aupa!
>
> Demagun 18:30 dugula. Euskaltzaindiaren 35. araua irakurri eta 18:30ean
> behar duela ondorioztatu dut (hain zuzen, arauaren azken orrian dagoen
> taulako 5. puntuan dago jasota).
>
> Esan didatenez, puntu hori kontraesanean dago goragoko 2.arekin ("erdia"
> idatziz nola erabili jasotzen duenarekin, alegia), eta onargarria omen da
> 18:30etan idaztea ere.
>
> Nire ustez, bi puntuek ez dute gauza bera arautzen eta, beraz, ez daude
> kontraesanean.
>
> Arraroa ere egiten omen zaie singularreko forma. Baina bereizi beharra
> dago halaber nola esaten diren eta nola idazten diren...
>
> Hainbat aukera daude orduak emateko, jakina, baina zifretan emanez gero,
> Euskaltzaindiaren erabakia argia da.
>
> Zuen iritzien zain geratzen naiz.
>
> Mila esker aldez aurretik,
>
> Belen
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140904/06bf425d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago