[itzul] El hábito no hace al monje
Agurtzane Mallona
agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Al, Ira 8, 12:26:08, CEST 2014
Eguerdi on, Ińaki:
Gotzon Garateren atsotitzetan aurkitu ditudanak doazkizu. Ea balio dizuten.
Abituak ez du frailia eiten. * 106 *
Arropak eztau etxen gizona. * 1286 *
Basta ederragatik, astoa asto. * 1445 *
Urrezko zelak ainitz balio, bainan ez astoa zalditzen. * 1461 *
Astoa sedazko mantia jantzita ere, asto. * 1488 *
Azeria dotore agertuatik, beti axerixa izengok [Axerixa]. * 1757 *
Dakusanak gure beztia (jantzia), eztakike gure beharra. * 2132 *
Bitxiok eder, berori ez. * 2664 *
Galtzek ez dute gizona egiten. * 5308 *
Hemen alue dana, Donostian ere alue. * 6647 *
Hontzari ez beha lumara. * 6953 *
Dakusanak gure beztia, eztakike gure beharra. * 7922 *
Jantziak ez du egiten gizona. * 7928 *
Jazkereak parraua (basamortuan bizi den frailea) egite ez du. * 8042 *
Kaiola ederrak ez xoria egiten. * 8213 *
Lapiko, lapiko ona: arropak ez dik egiten gizona. * 8787 *
Oilo kaka, ongi igortzita be kaka zirina. *10460 *
Prakak eztabe gizona eitten. *11445 *
Prakan prakan (guztietan) ezta eoten gizona. *11446 *
Ez du trajiek egiten gizona. *12420 *
Txapelak ez du buru hutsik bethetzen. *12530 *
Txapelak ezteu gizona eitten. *12531 *
Ziminoa xapeletan ere zimino. *14*
Ondo izan.
Agurtzane
Inaki Inurrieta<inaki.inurrieta a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
(2014(e)ko irailak 8 12:22):
> Mokoroak "Jantziaren duin beti ez da gizona" dakar erdal atsotitz hori
> esateko. Ezagutzen duzue beste modurik?
>
> Mila esker.
>
> --
> Ińaki Ińurrieta
>
>
--
Agurtzane Mallona
Itzulpen Zerbitzua
Deustuko Unibertsitatea
Tel.: 944 139 177, luz.: 2926
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140908/e5260672/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago