[itzul] kabila-ardatz
martin-rezola a bildua ivap.es
martin-rezola a bildua ivap.es
As, Ira 9, 14:33:14, CEST 2014
Bai, baina izatez gerotan herri-etimologia horietako bat izateko itxura guztia dauka. Nire lankide batek ere berak entzundako "kaballerixa" ze hegazti mota izan zitekeen galdetu zidan ez hain aspaldi, harrituta, zaldizkoak hegan ikustea ez baita oso ohikoa (Pegasus edo ez bada, behintzat;-). Jatorri berekoa hau ere, noski, aldaerak aldaera.
Martin
From: Gotzon Egia [mailto:gegia a bildua gipuzkoa.net]
Sent: asteartea, 2014.eko irailak 9 14:23
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] kabila-ardatz
'Kabila' hori ez al da 'larakoa' edo 'ziria', gurdietakoa?.
OEHk hala jasotzen du:
1 kabila (V-ger, G, L, B, BN-lab, R-uzt; SP (-illa), Urt III 421, Lar, Añ, H), kabaila (Sal), kahaila (S), gabila (-illa V-m, G-azp-goi), kabela (kh- S), kabeila (kh- S). Ref.: A (gabilla, kabila, kabailla); Lh (kahalla, khabeilla); Lrq (khabela); Arin AEF 1960, 61; Iz To (kabilla); Garm LexEV 358; Izeta BHizt.
1. "Cheville" SP. "Clavija" Lar y Añ. "Orga kabila, cheville assujettissant le joug au timon" H. "Galga, palo atravesado a la rueda para que ésta no gire" A. "Gabilla (V-m), tirafondo" Ib. "Kabilea, gurpertikan eta beste tresnatan, gurteretik pertikeak irten ez dezan erabiltzen dan ziria (G-goi)" J. Etxeberria EEs 1931, 38. "Clavija que lleva el timón en el extremo de la parte delantera" (G-goi) Arin AEF 1960, 61. "Gabillie (G-azp), una de las varillas que lleva la pertikie o lanza para el tiro o sujetado del ganado. La gabillie es de madera, por lo general" Garm LexEV 358. Kurpillak, taketak, kabillak, biurrak. Izt C 232. Bi orga kabila. HerVal 183. Gurdi, gurtezi, orrazi, kabilla ta uztarriak lur-gañean. Ag G 15. Kabilla deritzan zurezko ziri batez lotzen zaizkio timoiaren, pertikaren eta lardaiaren muturrak. Garm EskL I 124. Erbiñudea gurdi-pertikaren kabilla-zuloan sartzen dan bezin errez. Salav Auspoa 257, 145.
Beraz, «kabilardatz» zentzuzkoa da.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140909/c881d4b2/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 64 bytes
Azalpena: image001.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140909/c881d4b2/attachment.gif>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.gif
Mota: image/gif
Tamaina: 89 bytes
Azalpena: image002.gif
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20140909/c881d4b2/attachment-0001.gif>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago